Ebakuntza kirurgikoa Leyre Monenteri

0

Atzo, abenduak 18, Leyre Monente emakumezkoen bigarren taldeko jokalariari ebakuntza egin zioten eskuin sorbaldako ezegonkortasuna arintzeko. Gaur goizean jaso du senda-agiria. Erdilari zuri-gorriak geldi eduki behearko du sorbalda hilabete batez eta baja-aldia lau eta bost hilabete artekoa izango da, eboluzioaren arabera.

Iraia Iturregik ezin izango du erabili denboraldi-aurre osoa lehen taldearekin egin zuen jokalaria. Reto Iberdrolaren 2019-2020 denboraldi honetan Monente hiru aldiz izan da hasierako hamaikakoan, 268 minutu jokatuz.