Gregorio Ordoñezi omenaldia Donostian

0

Donostiako Udalak omenaldia egingo dio Gregorio Ordoñezi bihar ETAk hil zuenetik 25 urte betetzen direnean. Ekimenean, plaka bat desestaliko da bere oroimenean, hil zuten tokian.

Gregorio Ordoñezen hilketa 1995eko urtarrilaren 23ko eguerdian izan zen, Donostiako Parte Zaharrean. Ordoñez, 36 urtekoa eta Udaleko alkateordea, ETAko komando batek hil zuen inguruko jatetxe batean bazkaltzen ari zela.

Ekimen honekin, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, konpromiso irmo bat mantentzen jarraitzen du: terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak herriaren oroimenean iraunaraztea eta haiei buruz egia kontatu, justizia egin eta ordain morala nahiz duintasuna emateko eskubidea zaintzea.

EGUNA: Larunbata, urtarrilak 25

ORDUA: 12:00h

LEKUA: 31 de Agosto kalea, 7-9 (La Cepa tabernaren ondoan)

EKIMENA: Plakaren desestalketa eta lore-eskaintza