Arloaren partida 11,3 milioi eurokoa izan zen 2016an, aurten berriz, Arloa bi zatitan banandu: Gizarte Ekintza eta Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa, eta 12,1 milioi euroko partida du.
Azken legegintzaldian hainbat gizarte ekintza jarri dira martxan hiriko gizarte arretaren aldeko apustuaren ondorioz: etxerik gabekoentzako lehen aterpetxea irekitzea, gizarte-langileen kopurua handitzea, Gurutze Gorria itzultzea…