Barakaldok gastu sozial handiagoa eta inbertsio berriak dituen aurrekontu berria onartu du

0

Udal kontu berriek 118 milioi euro dituzte, iaz baino % 7 gehiago.

Gizarte Ekintza Arloa bitan banatu da: Alde batetik, Gizarte Ekintza, eta, bestetik, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa, 12,3 milioi euroko aurrekontuarekin; alegia, % 3ko igoera izan da 2019rekiko.

2020ko aurrekontuetan honako hauek jasotzen dira: I. graduko mendeko adinekoentzako eta autonomoentzako ostatu-zerbitzua sortzea, gazteen alokairurako laguntzak handitzea, Kbus zerbitzua urrunen dauden auzoetara iristea edo Inguralde Toki Garapenerako Agentziara bideratutako partida handitzea.