Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Balenciaga Museoaren 2020rako programaren aurkezpenean parte hartu du

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Balenciaga Museoak 2020rako antolatutako bi programen aurkezpenean parte hartu du gaur. Alde batetik, jostunaren jaiotzaren 125. urteurrena dela-eta antolatutako egitaraua aurkeztu da; bestetik, 2020ko urteko programazioa aurreratu da. Ekitaldia Museoan bertan egin dute, Getarian, eta bertan izan dira Miren Vives, Museoaren zuzendaria; Igor Uria, Museoko Bildumen zuzendaria; eta Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua.

Aurkezpenari buruzko informazio guztia, esteka honetan.