Bitartekaritzak Justiziara sarbidea eta Justiziaren kalitatea hobetzen dituela gogoratu du Lesmesek , Bitartekaritzaren Europako Egunean

0

Auzitegi Gorenaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren presidente Carlos Lesmek baieztatu du, Justiziara sarbidea eta benetako babes judiziala bermatzearen bitartez, Justizia eraberritu eta kalitatea hobetu duela bitartekaritzak azken urteotan.

Bitartekaritza -azaldu du Lesmesek- gatazkak konpontzeko ordezko mekanismoa da eta Nazio Batuek aldarrikatutako “bakearen kultura” sustatzen du, “aldeei elkarren artean hizketan jarduteko aukera ematen baitie”. BJKNren presidenteak adierazi du bitartekaritzaren beste onura batzuen artean, gastua eta erantzuteko denborak murrizten dituela eta “justiziaren eta elkarbizitzaren aldeko erronka sendoa” dela.  

Urtarrilak 21

Urtarrilak 21 Bitartekaritzaren Europako Eguna da, data horretan bitartekaritzaren Europako lehen lege-testua idatzi zela gogoratuz. 1988ko urtarrilaren 21ean Europako Kontseiluaren Ministroen Batzordeak Familia Bitartekaritzari buruzko R (98) Gomendioa onartu zuen. Harrezkero, gatazkak konpontzeko ordezko tresna gisa esparru ezberdinetan ezarriz joan da bitartekaritza.