Marta Macho Stadler eta Jaime A. Gil Lozano, ‘Bilboko Ospetsuak 2019’

0

«Bilboko ospetsuen» zerrendari gehituko zaizkion lau izendapen berriak banatzeko ekitaldia; zerrenda horrek, dagoeneko, 103 izendapen biltzen ditu: Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, margolaria, eskultorea eta grabatzailea. Bere ibilbide artistiko oparoagatik eta Bilboko imajinarioari egin dion ekarpenagatik. Jaime A. Gil Lozano, hortzen estetikaren arloan nazioarteko erreferentea.

Bere izaera ekintzaileagatik eta Bilbotik profesional arrakastatsua izateagatik. Marta Macho Stadler, matematikaria. Dibulgatzaile zientifiko gisa egindako lanagatik eta zientzian emakumearen papera ikusgarri egiteagatik. Javier Salgado Martín, saskibaloi jokalaria. Kirolaren balioekin eta Bilboko saskibaloiarekin duen konpromisoagatik.BILBOKO OSPETSUAK 2019MARI PURI HERRERO MARTÍNEZ DE NANCLARES. «Bere ibilbide artistiko oparoagatik eta Bilboko imajinarioari egin dion ekarpenagatik»Mari Puri Herrero margolari, eskultore eta grabatzaile ezaguna Bilbon sortu zen, 1942an.

Euskal Herriko artearen arloan bizirik dauden artisten artean aipatuenetako bat, oraindik ere lanean ari dena lau hamarkada baino gehiagoko karrera egin ostean. Hasiera-hasieratik, arte figuratiboaren alde egin zuen, Goya bezalako maisu zaharren eragina igartzen zitzaiola. Geroztik, haren obra, euskal artean hedatutako Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea eta abarren abstrakzioaren ondotik sortu zen korronte figuratiboan txertatu zen. Figurazio berriaren korronte honi lotu zitzaizkion, besteak beste, Isabel Baquedano, Vicente Ameztoy, Andrés Nagel eta Marta Cárdenas. 1963an egin zuen lehenengo erakusketa.Herreroren gairik ohikoenek hainbat irakurketa ahalbidetzen dituzte; paisaietan, hirietan nahiz barnealdeetan txertatutako figurak ageri dira.

Errealismo magikotik hurbil dagoen girotik abiatuta, Herrerok poesia eta literatura arloko gai unibertsalak hautatzen ditu. Euskal Herriko gaiak jorratzean, «euskal zeraren» topikoari itzuriz egiten du; bere pertsonaiak trajez jantzitako gizonak izaten dira, eta arropa denborazkanpokoz eta lausoki antzinakoz jantzitako giza-irudiak. Lehen begiratu batean, haren obrak adeitsuak eta bareak direla jo daiteke; haietako askotan, ordea, badira ezaugarri artegagarriak: presentzia iheskorrak, irribarre anbiguoak… Behin eta berriro agertzen dira gorbatadun pertsonaiak, eta ez da erraza horri esangura bakar bat antzematea. Natura, zuhaitzak eta hegaztiak ere sarri ageri dira haren margolanetan.