Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak «“Meeting of the EAPSPI Pensions Policy Committee » topaketan parte hartu du. Jardunaldia Bilbon egingo den European Association of Public Sector Pension Institutions erakundearen bileraren harira egin da. Elkarkidetzak antolatzen du jardunaldia, irabazi-asmorik gabeko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak (BGAE). Elkarkidetzaren helburua da gizarte segurantza publikoko pentsioak osatzea euskal erakunde, organismo eta sozietate publikoek enplegatutako langileei.
Javier Bikandik «Euskal Administrazio Publikoaren digitalizazioa» izeneko hitzaldiarekin parte hartu du topaketan.