Hezkuntza sailak 14,5 milioi euro bideratu ditu ikastetxe publikoetarako material informatikoen hornikuntza, instalazio eta konfiguraziorako esparru-akordiorako (Gobernu Bilera 2020-01-28)

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe eta laguntza-zentro publikoen (Berritzeguneen) hezkuntza eta kudeaketa-beharrak asetzeko beharrezkoa den material informatikoa hornitzeko, instalatzeko edota konfiguratzeko Esparru-akordioa egiteko.

Hezkuntza Sailak, beharrezko duten ekipamendu informatikoaz hornitzen ditu ikastetxe horiek zenbait programaren bidez, Berriztu edo Sare_Hekzuntza planak, kasu. Urtean zehar, ekipamendu informatiko berri horretaz hornitzen jarraitu behar da, hainbat arrazoi direla medio, hala nola, ekiporik zaharrenak berritzea edo berritzea, ekipamendu-premia handitu izana ikastetxeak handitzeagatik, edo zentro sortu berriek ere ezinbesteko tresna hauek behar dituztelako. Egun, eta Sare_Hezkuntza programaren esparruan, Hezkuntza Sailak ikasle zein irakasleen ekipoak berritzeari ekingo dio, ekipo modernoago eta eguneratuagoekin ordezkatuz. Era berean, arbel digitalak berritzeari ere ekingo dio, pantaila interaktiboekin ordezkatuz.

Erosketa horiek egiteko biderik egokiena Esparru Akordio bat egitea da, akordio horretatik eratorritako kontratazioen bidezko erosketak behar den unean eta beharren arabera egiteko aukera ematen duelako.

Esparru Akordioa 14,5 milioi euroko balioarekin zenbatetsi da (BEZik gabe), bi urteko indarraldiarekin, eta gehienez ere bi urteko luzapena izan dezake.