Josu Erkoreka: «Hauteskundeak aurreratzeko edozein agertoki espekulazio objektu izan daiteke, baina ez dago Eusko Jaurlaritzaren mahai gainean»

0

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkoreka Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan agertu da, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidarekin batera.

Josu Erkoreka bozeramailearen adierazi du Eusko Jaurlaritzaren borondatea, legegintzaldia amaitu arte, Gobernu Programaren konpromiso guztiak betetzea dela. «Hauteskundeak aurreratzeko edozein agertokiespekulazio objektu izan daiteke, baina ez dago Eusko Jaurlaritzaren mahai gainean«, esan du.

Gobernu-programa betetzeko borondatearen adibideetako bat da Gobernu Kontseiluak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea bigarren aldiz aldatzeko lege-proiektua onartu izana. Emakundeko zuzendariak azpimarratu du Legearen aldaketa horren bidez “berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako politika bat eta herrialde-itun bat” ahalbidetu nahi dela. Landaidak adierazi duenez, beste urrats bat da Eusko Jaurlaritzak berdintasunaren alde eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko sozietate aske bat eraikitzearen alde hartu duen konpromisoan.

Bestalde, Izaskun Landaidak jakinarazi du Gobernu Kontseiluan “Eusko Jaurlaritzak EAEko emakumeen aurkako indarkeriari emandako erantzunari” buruzko txostenaren berri ere eman dela. Txosten horretan, Eusko Jaurlaritzak emakumeen aurkako indarkeriaren arloan eskaintzen dituen zerbitzuak zehaztuta daude. Txosten horretan, halaber, Eusko Jaurlaritzak 2018an egindako inbertsioa kuantifikatu da: 25.212.764 euro guztira. Inbertsio horri, nolanahi ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiena gehitu behar zaio (7 milioi euro baino gehiago). Emakumeen aurkako indarkeria arazo globala, estrukturala eta dimentsio anitzekoa da. Errealitate horretaz eta dakarren erronkaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzako sail gehienek konpromisoa hartu dute giza eskubideen urraketa horri erantzun egokia emateko.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko langileen kontziliaziorako baimenak parekatzeko Dekretuarenlehen zirriborroa igorri dio Eusko Legebiltzarrari. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du Dekretu horren bidez gurasotasunagatiko 18 asteko egungo baimena 24 astera igoko dela ama edo aita bakarreko familien kasuan.Halaber, zehaztu du 2 aste gehiago izango direla seme-alaba berriak bi baino gehiago direnean, eta beste bi aste gehiago seme-alabek ezintasunen bat duten kasuetan. Erkoreka sailburuak adierazi duenez, jaiotza-tasa bultzatzeko eta Euskadik aurrean duen erronka demografikoari aurre egiteko egin beharreko urratsa da.“Dekretu hau ere aitzindaria da. Aurrera egin dugu familia-bizitzaren eta lan-bizitzaren kontziliazioa bultzatzen duten politika publikoetan”, adierazi du. Gainera, azpimarratu du neurria aitzindaria dela, halaber, familia-eredu berrien errespetuan eta babesean. Kasu honetan, guraso bakarreko familien errespetuan eta babesean.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena