Polizien arteko elkarlanaren eta koordinazioaren arloko lankidetza-hitzarmenaren eredua aldatzea onartu da (Gobernu Bilera 2020-01-28)

0
PRUEBA

Gobernu Kontseiluak gaur erabaki du, Segurtasun Sailak proposatuta, polizien arteko elkarlanaren eta koordinazioaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetzeko lankidetza-hitzarmenaren aldaketa onartzea.

Udalekin izenpetzeko hitzarmen-ereduan indarraldia hitzarmen espezifiko bakoitza izenpetzen zen egunaren biharamunetik urte horretako abenduaren 31ra artekoa izatea itundu zen, bai eta hitzarmena, denuntziatu ezean, urtez urte luzatu ahal izatea ere.  

Urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, indarrean jarri izanaren ondorioz, nahitaezkoa da hitzarmenek iraupen bat jasotzea, eta debekatuta dago hitzarmenak automatikoki luzatzea. Horren aurrean, hitzarmen-ereduaren zazpigarren klausula aldatu da indarrean dagoen araudira egokitzeko.

Horrela, hitzarmena izenpetzen den egunean jarriko da indarrean, eta lau urteko iraupena izango du. Aurreikusitako lau urteko epe hori amaitu aurretik, edozein unetan, sinatzaileek aho batez erabaki ahal izango dute beste lau urtez luzatzea edo bertan behera uztea.

Gobernu Kontseiluan hitzarmen-eredua onartuta, berriz izenpetuko dira hitzarmenak atxikitako udalekin, bai eta lehenbiziko aldiz atxikitzea erabakitzen dutenekin ere.

Guztira 64 udalerrik berrituko dute hitzarmena, eta beste bik lehenbiziko aldiz izenpetzea eskatu dute.