BARAKALDOKO UDALAREN ADIERAZPENA, PROSTITUZIORA BIDERATUTAKO EMAKUMEEN ETA HAURREN TRAFIKORIK GABEKO HIRIEN SAREARI ATXIKITAKO HIRIA

0

Honako adierazpen hau egiten dugu Barakaldoko Udaleko talde politikoek:

  1. Barakaldoko Udalak gogor gaitzetsi nahi du prostituziora bideratutako emakume eta haurren trafikoa. Alde horretatik, babes osoa erakutsi nahi die emakumeei, eta haien eskura jarri, une honetan behar litzaketen udal baliabideak.
  2. Barakaldoko Udalak gogorarazi nahi du indarkeria matxista dela emakumeen eta gizonen artean bizi dugun ezberdintasun egoeraren ondoriorik larriena. Beraz, tinko arbuiatzen du emakumeen osotasunaren, sexu askatasunaren eta bizitzaren kontrako edozein motatako ekintza edo jarrera.
  3.  Indarkeria sexistaren eta berdintasunaren aldeko lana orain arte bezala egiten jarraitzeko konpromiso irmoa hartua du udal honek. Halaber, III. Berdintasunaren Plana osotasunean betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du.
  4. Horregatik guztiagatik, eta prostituziora bideratutako emakumeen eta haurren trafikorik gabeko hirien sareari atxikita dagoenez udala, herritarrei dei egiten diegu, gaur, 2020ko urtarrilaren 28an, 18:00etan, Herriko Plazan mugimendu feministak antolatutako elkarretaratzera etor daitezen, emakumeen sexu askatasunaren aurkako egintza hau arbuiatzera.  Bide batez, herritar guztiei eskatzen diegu indarkeria matxistaren aurka buru-belarri jardun daitezela, berdintasunezko Barakaldo eraiki ahal izateko.