Inicio albisteak Basket: Pilaketa handia Igoera Faserako borroketan

Basket: Pilaketa handia Igoera Faserako borroketan

0
PRUEBA

Berdinketa hirukoitza Gizonezkoen Lehen Malaiko hirugarren postuan eta laukoitza BIgarren Mailakoenean. Gure Nazional Ligetako buruko postuak murriztu dira lehen itzuliko amaieran. Gainera, Alkideba Ointxe eta Mungiak galdu egin zuten.

LEHEN MAILA

LBC Cocinas.com errioxarrek lidergoa estreinatu zuen erabateko garaipen batekin Beasainen (51-100), atsedenaldian erabakitako neurketan (23-51).

Arazo gehiago izan zituen Urgatzik Aieten, Atlético San Sebastian-en aurka (75-78). Partida parekatuaren ondoren, donostiarrak 5 puntuko aldearekin sartu ziren azken 5 minututara, baina arabarrek erantzuna eman zieten 0-7ko partzialarekin (66-68). Etxeko taldean jokatzen duen Pablo Corral izan da Jardunaldiko MVPa: 25 puntu eta 35ko balorazioa.

Bi talde hauen atzetik, berdinketa hirukoitza Universidad Deusto Loiola Indautxu, Ordizia Basoa Banaketak eta Tecnun Askatuak taldeen artean. Bilbotarrek galdu egin zuten Tolosan (67-59), bere hirugarren laurdeneko erreakzio ona arren.

BIDEO LAURPENA (28KANALA)

Mutilvan, Juanan Sarasolaren gizonek garaipena erdietsi zuten (60-68), bigarren zati onari esker (29-41). Eta donostiarrek atsedena hartu zuten jardunaldi honetan.

Ibaizabal ibaiaren Eskuinaldean osatu zen asteburua. Kandelazubietan, Bizkaiko derbian, Leioa SBT-ak Fundacion Bilbao Basket-i irabazi zion (85-75), Chavarri-Peña bikoteak 50 puntu sartu eta gero. Eta Faduran, Disdira Bitxitegiak mendean hartu zuen Getxo, luzapenean (82-84). Libre bat huts egin zuen Merketegik, partidari epaia emateko (74-74). Eta partiduaren azken minutuan, azpeitiarrek beste 3 libre desaprobetxatu zituzten, amaiera lasaiagoa izateko.

BIGARREN MAILA

Ezuste asko sailkapeneko goiko postutan. Igandean, asteburuko azken partiduan, liderra den Alkideba Ointxek galdu egin zuen Erroibide Carnicas San Marcial-en zelaian (84-70). Etxekoek 17 puntuko aldea lortu zuten bigarren eta hirugarren laurdenaren artean. Igande handia Iruneko taldearentzat, bere kadete mutilek A1ean jokatuko baitu.

Baina Mungia SK-ak ez zuen liderraren porrota aprobetxatu, Urretan galdu zuelako: 77-76ko emaitza Cafetería Tártalo Ibaizabalentzat, Torres-en saski erabakigarri batekin, eraso errebotearen ondoren. Oso garaipen garrantzitsua Galdakaoko taldearentzat.

Atzetik, berdinketa laukoitza Igoera Faserako borrokan, La Salleren garaipenak eragindakoa. Deusturrek Estudios y Obras Rekalde Unamunori irabazi zioten Bilboko derbian (63-52), azken laurden onari esker (17-8).

Bilboko bi taldeekin batera, Lakua Centro San Prudencio eta Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa. Erremontada bikaina sortu zuten gasteiztarrek, Sestaoko Las Llanas kiroldegian: 38-25 atsedenaldian eta 60-68 amaieran. Eta Santutxukoek jardunaldiko garaipen zabalena eskuratu zuten Rodamientos Ariztiren aurka (53-78).

Garrantzi handiko Gipuzkoako derbian zegoen. Eta Mekalki Aloña Mendi KE etxeko taldeak garaipena eta 22 puntuko aldea erdietsi zituzten azken postuan jarraitzen duen Easo Tordowineren aurrean.

Eta Leioan, Askartza Claret-ek Tabirako Baque gainditu zuen (72-63). Zazpigarren postua leioztarrentzat, bisitariak, berriz, azkenaurreko postuan daude.