FITUR-en joandako astean, Euskadiko standeko lan-gunean parte hartu duten euskal enpresari eta erakundeak oso pozik agertu dira bilera eta enpresa-harremanetarako guneagatik.
Aurten, 2019an baino enpresa gehiago izan dira, %1,45, eta 700 bat bilera zenbatu dira, batez ere, azokako lehenengo bi egunetan pilatuta.
Gainera, edizio honetan, izugarri hazi da standaren mahai ezberdinetan eratzundako pertsona kopurua, %69,66. Gehien eskatutako informazioa kostaldeko eta barnealdeko ibilbideei buruzkoa izan da, behar bada, interesatuen profilagatik, helmuga ezagutzen baitzuten.
Eta FITUR GAY-n Euskadik izan duen standan, bertaratutako pertsona kopurua hirukoiztu egin da iazko edizioarekin alderatuta.
Asteburuko ekintzei dagokienez, dastaketak, dantza-erakusketak, pintxo-tailerrak, magia-erakustaldiak, etabar, oso harrera iza dute madrildarren aldetik. Aurten, pintxo pote solidarioak ere, erantzun oso ona izan du eta 3.000 pertsonatik gora izan dira ACNUR, GKEaren aldeko ekimen honetan.