Tituludun berrien ohiko inbestidura ekitaldia izan da Deustuko Unibertsitatean

0

Gaur Deustuko Unibertsitateak bere zaindari San Tomas Akinokoaren festa ospatu du, tituludun berrien ohiko inbestidura ekitaldiarekin. Zeremonia Teologiako tituludunei eta doktore berriei eskaintzen zaie eta urteko ikaslerik onenei ere sariak eman zaizkie.

Ekitaldi akademikoa 12:00etan hasi da Paraninfoan, 10:30ean Kapera Gotikoan izan den eukaristiaren ondoren. Lehenengo, aipamen hauek banatu dira: DUko Karrera Amaierako Sariak; Honors Programak, Mendieta eta Lambarri Fundazioaren sariak eta Ignacio Ellacuría Sari Berezia. Ondoren, irakasle emerituei, irakasleei eta laguntzaileei omenaldia egin zaie. Jarraian, Teologia Fakultateko tituludun berrien eta doktore berrien inbestidura egin da. Omenaldiari amaiera emateko, errektoreak hitzaldia eskaini du.