Ainara Ramascoren ‘buzzer beater’ Logroñon: La Salle Basket garaile
La Salle Zurekin Bus taldeko antolatzailea izan zen asteburuko protagonista handia. Azken segunduan lortutako saskiak garaipena eman zion talde bilbotarrari, Campus Prometeren kantxan, Lehen Mailako koliderren arteko lehian. Eta datorren larunbatean, bigarren itzuliko lehen partiduan, errioxarrek liderra den Reproduccion ART Araskiren aurka jokatuko dute.
LEHEN MAILA
Asteburuko partida handia Logroñon jokatu zen. Eta soberan bete zituen itxaropenak: berdintasuna, emozioa, giro ederra harmailetan, jokaera handiak (25 puntu eta 34ko balorazioa Deborah Ayelarentzat) eta Ainara Ramascoren ‘game-winner’ azken segunduan: La Salle Basket-ek Campus Prometeri irabazi zion 65-67ko emaitzarekin.
Baina errioxarrek erreakzionatzeko aukera ona izango dute larunbatean, liderra den Reproduccion ART Araskiren zelaian jokatuko baitute. Gasteiztarrek Bera Bera Bultz gainditu zuten, beti aurretik joan eta gero.
Laugarren postuan finkatu da Lointek Gernika, lehen zatian epaia eman ondoren CB Sanignacio Vitaldent-et aurkako partidari. Eta Easo San Matín Merkatua eta Tabirako Baque berdinduta daude bosgarrenean; donostiarrek Leioa SBT kolistari irabazi zioten (53-37), partiduko amaiera onari esker, bizkaitarrek, berriz, Megacalzado Ardoi mendean hartu zuten (57-42).
Hondartzan, beheko postuetako lehia garrantzitsua eta Aranguren Mutilbasket-ek garaipena eskuratu zuen (54-59), nahiz eta Hondarribia Ikasbasket-ek sortutako erreakzio ona (38-53 zortzi minuturen altan). Eta Arrosadian, Fonseca Basket Navarrak Universidad Deusto Loiola Indautxuri irabazi zion (58-53).
BIGARREN MAILA
Bi lehia zuzenak izan genituen goiko postutan eta etxeko taldeek garaipena lortu zituzten.
Disdira Bitxitegia ISB liderrak partidu garrantzitsua gainditu zuen Mungiaren aurka, bigarren zatian sortutako erreakzio onari esker: bizkaitarrak aurretik atsedenaldian (14-20) eta 42-39ko emaitza amaieran. Eta oso antzeko partidua Gasteizen: Afilados Gasteiz Arabak Paz de Ziganda Ikastolari irabazi zion (53-43).
Emaitza hauek, bere garaipenez gain, hirugarren postuan eman diote San Ignaciori. Bere bolada ona luzatu zuten nafarrek Inmobiliaria Dato40 Toju (69-52). Etxekoen defentsa protagonista bihurtu zen, gasteiztarren hasiera bikainaren ondoren(14-25).
Jardunaldia hasi zen hilak 17an, Askartza Claret Andrasaren garaipenarekin Getxoren aurrean. Eta jardunaldiko bigarren derbi bizkaitarrean, hirugarren garaipen jarraian eskuratu zuen Paules Galtzagorrik, Mazarredo Fisioterapia Unamunori irabazita (45-68).
Errioxako derbia ere izan zen: Maristas Auto Ireguak Fabiolas San Antonio mendean hartu zuen, bisitarien hasiera ona arren (64-46). Eta azken postuan dauden taldeen arteko lehia zuzenean, Kaleangora Liceo Monjardinek ez zion aukerarik eman Bera Bera MRW Amarari (51-37).