BILBOK, ZINECITTÀREN-ZINE ITALIAR GARAIKIDE ZIKLOAREN, V. EDIZIOA JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA ORAIN DENBORA GUTXI EGINDAKO HIRU FILM JATORRIZKO BERTSIOAN ESKAINIZ

0

Euskaditaliak-Italiako Kulturari buruzko Zentro Ofizialak sustatutako egitarauak ZINEBIren–Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren laguntza du.

Saioak Kale Nagusiko BBK Aretoan izango dira (sarrera: 2€).

Bilbok, Euskaditaliak-Italiako Kulturari buruzko Zentro Ofizialak antolatutako Zinecittà zine italiar garaikide zikloaren bosgarren edizioa jasoko du datorren astean, otsailaren 6an, 7an eta 8an. Ekimenak ZINEBIren–Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren laguntza du. Saioak Kale Nagusiko BBK Aretoan izango dira, eta sarrerek bi euro balioko dute.

Edizio honek “Beste leku batean” gaia du ardatz, eta pertsonek leku batzuetatik besteetara egiten dituzten mugimenduak Italiako egungo gizartean eragindako aldaketei buruzko hausnarketa izan gura du: migrazioak, despopulazioa, migratzaileen harrera eta itzulera. Guztiak ere, milioika gizaki, euren borondatez edo nahi gabe, euren sustraiak dauden lekuetatik kanpo bizitzera eramaten dituen giza izaeraren alderdiak.

Programazioa hilaren 6an hasiko da, Gianfranco Rosi zuzendariaren “Fuocoammare” (2016) film dokumentalaren proiekzioarekin. Mundu osoko jaialdietatik igaro ondoren, azken 20 urteetan Italiako Lampedusa uhartea erdigune izan duten itsas migrazioak jorratzen dituen film interesgarri hau aurkeztuko du Bilbon. Ostiralean, hilaren 7an, Simone Godanoren “Moglie e marito” (2017) komedia izango da ikusgai. Biak ere jatorrizko bertsioan eskainiko dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Kale Nagusiko BBK Aretoan.

Larunbateako, otsailaren 8ko, saioa, arratsaldeko 19:30ean hasiko da “Zinecittà Express” lehiaketan parte hartuko duten film laburren aurkezpenarekin. Lehiaketa horren bitartez, bilbotarren eta Bilbon bizi den komunitate italiarraren arteko begiradak trukatzea sustatu gura da. Ondoren, Matera 2019 Europako Kultur Hiriburua programak finantzatu duen, Italia hegoaldeko landa-eremuetako despopulazio-prozesuari buruzko “Vado verso dove vengo” emango da. Proiekzioaren amaieran, Nicola Ragone zuzendaria eta Luigi Vitelli gidoilaria ikus-entzuleekin arituko dira berbetan.

ZINEBIren lankidetza duen erakusketa, Bilbon eta Euskadin parekorik ez duen hitzordua da, eta helburua, zine italiar garaikidea gure ingurunean zabaltzea eta ezagutaraztea da. Horrez gain, egungo gizarte italiarra ezagutzeko eta kultura bien arteko ezagutza hobetzeko ekimen paregabea da.

AGENDA

OSTEGUNA 6
20:00etan. BBK Aretoa
«Fuocoammare» (Gianfranco Rosi, 2016)
Italierazko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpi-tituluekin
Sarrera 2€

OSTIRALA 7
20:00etan. BBK Aretoa
“Moglie e marito” (Simone Godano, 2017)
Italierazko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpi-tituluekin
Sarrera 2€

LARUNBATA 8
BBK Aretoa
19:30ean: Zinecittà Express film laburren lehiaketako emanaldia
20:30ean. «Vado verso dove vengo» (Nicola Ragone, 2018)
Italierazko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpi-tituluekin
21:30ean. Zinecittà Express film laburren lehiaketako sarien banaketa
21:40an. Solasaldia Nicola Ragone zuzendariarekin eta Luigi Vitelli gidoilariarekin
Sarrera 2€