BILBOKO UDALAK GAZTEEN 10 PROIEKTU SARITU DITU, GARAPEN JASANGARRIAREN HELBURUEKIN ETA URIKO BALIOEN GUTUNAREKIN ZERIKUSIA DUTENAK

0
Bilbao 06-02-2019 Los 30 proyectos galardonados en la primera edición de los premios “Bilbao Gazte Balioak Martxan”, organizados por el Ayuntamiento de Bilbao, se han presentado esta tarde, en el Euskal Museoa. El Alcalde Juan Mari Aburto ha presidido el evento, donde las personas y colectivos responsables de las iniciativas premiadas han expuesto el desarrollo y el resultado de sus trabajos. El Alcalde ha estado acompañado por las Concejalas de Juventud y Deporte, Oihane Agirregoitia, y de Atención Ciudadana, Participación y Distritos, Gotzone Zaldunbide. /// Bilboko Udalak antolatutako “Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien lehen edizioa irabazi duten 30 proiektuak gaur arratsaldean aurkeztu dira Euskal Museoan. Juan Mari Aburto alkatea izan da ekitaldiko buru; bertan, saritutako ekimenen arduradunek –norbanakoak nahiz taldeak– euren lanen garapena eta emaitza azaldu dituzte. Alkateak Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kiroleko zinegotzia eta Gotzone Zaldunbide Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzia izan ditu ondoan ©MITXI
  • Bigarren aldia dute hau «Bilbo Gazte Balioak Martxan» sariek, zeintzuen xedea baita gazteek garatutako gizarte-proiektu berritzaileak sustatzea eta babestea.
  • Saritutako 10 ekimenak 2019an zehar garatu dira, eta 16 eta 30 urte bitarteko 50 gaztek parte hartu dute haietan.
  • Saritutako 10 ideien artean, 3 Unibertsitateko Graduko edo Goi-mailako Graduko Ikasleen kategoriakoak izan dira, eta 7 gazteenak eta/edo gazte taldeenak.
  • Bilboko Udalak sari hauen hirugarren aldi honetarako deialdia egingo du, 2020rako. Sariak, ostera ere, gazteentzat izango dira, eta balioak izango dituzte oinarri, baina, berrikuntza moduan, nahitaezkoa izango da gazteek boluntariotza-ekimenetan parte hartu izana.

Bilboko Udalak gaur arratsaldean entregatu ditu Bilborock aretoan «Bilbo Gazte Balioak Martxan» izeneko sariak (bigarren aldia da hau), 10 proiektu irabazleen artean. Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzia izan da buru ekitaldi honetan, eta sarituak izan diren ekimenen arduradun diren pertsonek eta kolektiboek beren lanak nola egin dituzten eta zer emaitza izan duten erakutsi dute.

«Bilbo Gazte Balioak Martxan» sarien xedea da gazteen ekimenak sustatzea, Uriko gizarte-ingurunea hobetzen dutenak, gazteen zeregina indartuz Bilboko Balioen Agirian oinarritutako jendarte bat garatzeko eginkizunean. Bigarren aldi honetako proiektu guztiak lotuta daude garapen jasangarriko helburuekin Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) de la Agenda 2030 de Naciones Unidas, horixe zenez gero sari hauetarako bigarren deialdi honetako betebeharretako bat.

Erroteta zinegotziak nabarmendu du ezen ekimen horien garapenarekin «aitzinatu egiten dela gizarte eta ingurumen alderdietatik Bilbo jasangarriago bat sustatzeko eta eragiteko zereginean«; Errotetak gogorarazi du eta berretsi ezen Bilboko Udalaren asmoa dela «garapen orokor baterako bidea egitea eta hartan laguntzea, inor utzi gabe atzean Bilboko Balioen Agiriaren espiritua laburbiltzen duen helburu horretan, zeina guztiok hartu baitugu geure gain.

10 EKIMEN SARITUAK, 50 GAZTE PARTE HARTZAILE

«Bilbao Gazte Balioak Martxan» sarietarako bigarren deialdi honetara 53 proiektu aurkeztu dira, 31 gaztek edo gazte-taldek ekarririk, eta, berriz, 22 proiektu, Unibertsitate Graduko edo Goi mailako Graduko ikasleek aurkezturik.

50 gazte jardun dira 10 ekimen sarituak garatzen: 3 Unibertsitate Graduko edo Goi-mailako Graduko Ikasleen kategoriakoak dira, eta 7 gazteen eta/edo gazte-taldeen kategoriakoak. Saritzen diren proiektuetako bakoitzak 3.000 euro jaso ditu bere garapenerako.

Unibertsitate graduko edo goi-mailako graduko ikasleen kategoria:
Corion: LEINNeko 5 ikaslek Bilboko hiri-kultura ezagutarazteko dokumental informatibo, hezitzaile eta ludikoa prestatu dute, hiriko erreferenteei alor horretako elkarrizketak eginez. Web-orrian dago eskura: https://www.youtube.com/watch?v=rUbjPEXhHf4.

Saiki: ekimen hau datza nortasuna, ezaguera eta gaitasun profesionalen diagnostikoa egiteko tresna berriak sortzean, beti ere bideo-jokoen erabiltzaileen jokabidearen eta estrategien bitartez, eta xedea delarik herritarrak ohartaraztea osasun mentaleko arazoez, eta, aldi berean, zientzia aitzinaraztea gizakiaren psikea hobeto konprenitzeko eginkizunean.

Proiektua psikologo, informatika-ingeniari eta datu-zientzialari talde multidiziplinar batetik abiatzen da. Ekimen horri esker, pertsonen nortasunari eta kognizioari buruzko alderdiak bideo-jokoetan jokatuz ebaluatzeko aukera ematen duen teknologia sortu da.

Bilboko 300 pertsona aztertu dira, eta 7.300 joko-ordu baino gehiago erlazionatu dira test psikometrikoen beste emaitza batzuekin. Nortasunari buruzko ikerketa proiektu aitzindaria da, psikologiaren alorrean tradizionalak diren tresnak adimen artifizialarekin batzen dituelako.

Feeling Cells: proiektu honek lagundu nahi du La Salle ikastetxea SmartSchool gisa gara dadin, sorgailu termoelektrikoak baliatuz, galdaretan eta ke-bideetan geratutako bero-hondarrak eta argindarra sortzeko beste iturri batzuk profitatuz, eta, hala, kutsadura termikoa murrizten eta epe luzeko aurrezpen ekonomikoa eragiten lagunduz.

Gazteak eta gazteen kolektiboak:
Moraza Game: olgetazko parte hartze prozesu bat da, non Uribarriko gazteek eta agente gazteek parte hartu izan baitute ideiak emanez Moraza plaza zertarako erabili beharko litzatekeen aditzera ematearren eta komunitaterako nahiko luketen elkarbizitzaren kalitatea zehaztearren. Gozaldi irabazi asmorik gabeko erakundeak bultzatutako ideia da, eta barrutiaren garapen soziala, kulturala eta hezitzailea sustatzen du, bai eta gizarte- eta hezkuntza-egiturak eta aisialdiko hezkuntza ere. 293 pertsonak modu aktiboan parte hartu dute proiektua garatu bitartean.

Berdeago: TAZEBAEZ erakundeak sortutako ideia da. Gazteentzako eta familientzako jarduerak, betiere Bilbo berdeago bat lortzen laguntzeko. Egun horretan, Pagasarriren ingurua garbitu zuten, eta hainbat hondakin jaso zituzten, eta argazki-lehiaketa bat ere egin zuten, egikuneak agerira ekartzeko. Horrez gain, bildutako gaiak sailkatu egin ziren txikienentzako ekonomia zirkularreko lantegi batean.

Balioak oinetan, eskaileretan: Errekaldeberriko BHIko ikasle talde batek diseinu artistiko bat asmatu zuen egunero erabiltzen duten bidea argiztatzeko eta koloreztatzeko. Lanak egin dira mailadietan, Garapen Jasangarriko 17 helburuekin lotura duten balioak idatziz: ekintza horren bidez, komunitate osoa ohartarazi nahi da, eta gogoeta eginarazi nahi zaio, eta, orobat, ibilbidea atsegingarriago bihurtu.

Ekobideak: Zabalkunderako jardunaldia Bilborocken, lantegiak eta ibilbideak hirian zehar, geologiaren zaleak diren herritarrak bilduz eta antolatuz. Xedea: Bilboko ondare geologikoa ezagutuz, gune bat sortzea naturaguneen inguruko ardura sortzeko, haiek zaintzeko joera eragiteko eta ondare geologikoa onik iraunarazteko. Saritutako ideia Ekobideak kooperatibarena izan da, 2017an sortu zen eta Ingurumen Hezkuntzaren, Geoturismoaren edo Geologia Ondarearen inguruan, besteak beste, lan egiten du.

School natura: La Salle ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako 5 ikaslek lorategi bertikal bat eraiki dute ikastetxearen alboko horman. Larrialdi klimatikoaz ohartarazi eta bizi-kalitatea hobetu nahi duen elementu bat da. Gainera, ikastetxeko ikasleen eta auzoko bi elkarteren (Gizakia eta Lagun Artean) arteko lankidetza bultzatu du, haien zaintzan inplikatzen baitira.

Auzoko zaporeak: sukaldaritzaren eta jaki herrikoien inguruko eta errezetak biltzeko lantegiak, gastronomiaren inguruko ikerketa- eta kultura-produkzioko proiektu baterako, zeinak kultura-dibertsitatea aldarrikatzen baitu, eta kultura eta belaunaldi batzuetako eta besteetako pertsonen artean ezagutza trukea sustatu nahi baitu, betiere janariaren inguruan.

Proiektua San Frantzisko auzoko Sarean kultur elkarteko bi kideena da. Ideia honi esker 40 errezeta bildu dituzte, 100 lagunek parte hartu dute 5 gastronomia tailerretan eta 40 lagunek bazkari herrikoi batean.

Funghi thinking: Global Shapers Bilbo elkarteak, interes eta ofizio desberdinak dituzten gazteek osatutako Bilboko elkarteak, proiektu hau bultzatzen du. Bertan, taberna, jatetxe eta kafetegiek sortzen dituzten kafe posoak erabiltzen dira perretxiko-ostra jangarriak ekoizteko.proiektu honetan kafe hondarrak baliatzen dira, taberna, jatetxe eta kafetegietakoak, belarri landua izeneko onddoa produzitzeko. Bilboko gazteak eta Eusko Jaurlaritzaren Hamaika Esku izeneko programan parte hartzen duten ikastetxeak ohartarazi nahi dira, ikasleek ekonomia zirkularrari buruz dauzkaten gaitasunak hobetzearren, eta, aldi berean, Big Datari buruz, programazioari buruz, ekonomia eta marketinari buruz dauzkaten ezagutzak indartzearren.

3. ARGITALPENA: GAZTE BOLUNTARIOAK BULTZATZEA

«Bilbao Gazte Balioak Martxan» sariek hirugarren deialdia ere izango dute, eta aurreko deialdietako helburu nagusi bera izango dute: balioak dituen Bilbo baten garapenean gazteek duten zeresana indartzea, gazteek Urian gertatzen den aldaketa sozialaren protagonista gisa duten eginkizuna aitortuz eta indartuz.

Berrikuntza gisa, hirugarren aldi honetan, gazteen boluntariotzarekin zerikusia duten proiektuak sarituko dira. Itxaso Erroteta zinegotziak adierazi duenez, «Bilbo beti izan da hiri solidarioa, eta, neurri handi batean, pertsonen eta entitateen sare indartsu batek bultzatu izan du horretara. Hain zuzen ere, gazte askok parte hartzearen bidez eta, beraz, boluntariotzaren bidez, adierazten dute beren konpromiso soziala, eta hala eraikitzen dute beren balio-multzoa«.

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren lehenengo astean hasiko da.

“BILBAO, BALIOEN HIRIA”

«BILBAO, BALIOEN HIRIA» ekimenaren barruan sartzen da ideia-lehiaketa hau. Europa mailan proiektu berri eta berritzailea da, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak berak sustatutakoa. Azken helburua Bilbo nazioarte mailan hiri ezaguna izatea da, baina ez hirigintza- eta gizarte-arloko eraldaketagatik, bere onera ekartzeagatik eta suspertzeagatik soilik, baizik eta errespetua eta elkarbizitza bezalako printzipioekin duen konpromisoagatik ere hiri ezaguna izatea.

“IDEIAK MARTXAN”

Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak “Ideiak Martxan;” programaren barruan sortu ziren. Bilboko Udalak jarri zuen abian proiektu hori, uriko gazteen kolektiboak bultzatzearren sormenezko jardueren proposamenak asma eta aurkez ditzaten, gazteentzako udal-eskaintza aberasteko.

Horrela, gazteekiko topaguneak sortzen dira, ikuspuntu integraletik gazteak udal-politiken partaide egiteko eta udal-politika horiek topagune horietan bertan diseinatzeko eta lehenesteko. Urte guztian zehar aurkez daitezke proposamenak. Interesgarriak eta bideragarriak izanez gero, sustatzaileekin batera landuko ditu Udalak, proiektuak gauzatzeko.