Bizkaia Bizkaialde fundazioak Bizkaiko goi-mailako kirolari ematen dion babesa berritu du

0

Bizkaia Bizkaialde Fundazioak urteko bilera egin du Euskalduna Jauregian, eta han izan dira Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren patronatuko presidentea eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatua. Urteko bilera honetan Bizkaia Bizkaialde osatzen duten 34 klubetako kide diren 35 enpresetako eta 38 taldetako ordezkariak bildu dira eta Fundazioak Bizkaiko eliteko kirolari ematen dion babesa berritzeko balio izan du.

Bizkaiko Foru Aldundiak, modu horretan, bere babesa erakutsi dio beste urte batez lurraldeko goi-mailako kirolari. Hala, Fundazioaren Patronatuko presidenteak eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak lurraldeko kirola babesteko apustua egiten duten erakundeen ahalegina nabarmendu eta eskertu du.

Bizkaia Bizkaialde Fundazioak urtero antolatzen duen ekitaldiak lurraldeko kirol munduko ordezkari ugari bildu ditu aurten ere. Fundazioaren patronatuko presidentea eta Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatua buru izan dituen ekitaldia Euskalduna Jauregian egin da, eta Fundazioa osatzen duten 34 klubetako 35 enpresa eta 38 taldetako ordezkariak bertaratu dira.

Lorea Bilbaok Fundazioa osatzen duten erakundeak eta enpresak hartu ditu; bai eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren ekarpenak jasotzen dituzten klubetako kirolariak eta ordezkariak ere. Hala, Bilbaok azpimarratu du indarren batura ezinbestekoa dela Bizkaiko kirola indartzeko.

Bizkaia Bizkaialde fundazioa 2000. urtean sortu zen, helburu garbi batekin: lehia-maila gorenean sartzen eta bertan irauten laguntzea, beste modu batean hori egitea oso zail izango luketen eta maila horretan lehiatzeko ia aukerarik izango ez luketen Bizkaiko klubei. Diputatuak gaineratu du Bizkaiko kirolak talde-lana eta kluben bizitasuna eta iraunkortasuna bermatuko duten enpresen inplikazioa eskatzen duela.

Fundazioak, «Kirolak Bizkaian behar gaitu» lemapean, kirolak lurraldean duen indarra handitzen jarraitzen du, Bizkaiko eliteko kirol-klubei laguntza emanez. Helburu hori lortzeko, Bizkaia Bizkaialdek kirolaren alde egiten duten erakunde publiko eta pribatuen ahalegin ekonomikoak errentagarri bihurtzen laguntzen du.

2019-2020 denboraldi honetan, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak milioi bat euro baino gehiagoko babesa (1.050.000 €) emango die 24 kirol-modalitatetan maila gorenean lehiatzen diren 38 kirol-talderi (emakumezkoen 18 talde, gizonezkoen beste 19 eta talde misto 1). Gainera, Fundazioak babesten dituen taldeen artean emakumezkoenak asko direla azpimarratu behar da.

Jarraian, behean daude zehaztuta Bizkaia Bizkaialde Fundazioak 2019-2020 denboraldian babesten dituen taldeak:

  • Athletic Club
  • Beisbol San Inazio
  • Bermeo Arraun Elkartea
  • C. Atletismo Bidezabal
  • C.D. B.S.R. Bilbao
  • CDC Velódromo Duranguesado de Abadiño
  • Club Ajedrez Sestao
  • Club Askartza Claret
  • Club Atletismo Adaptado Saiatu Javi Conde
  • Club Atletismo Santutxu de Bilbao
  • Club Balonmano Zuazo
  • Club de Gimnasia Ritmica Sakoneta
  • Club Fútbol Sala Bilbo
  • Club Natación Leioa Igeri
  • Club Voleibol Antonio Trueba de Sestao
  • Gaztedi Club
  • Gernika KESB
  • Gernika Rugby Taldea.
  • Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea
  • Getxo Rugby Taldea
  • Goiherri Kirol Elkartea
  • Isuntza Arraun Elkartea
  • Itsasoko Ama Arraun Taldea
  • Landu Durango Emakumezko Txirrin K. E.
  • Metropolitano Club Patinaje
  • Ondarroa Arraun Elkartea
  • Portugaleteko Ezkerraldea Triatloi Taldea
  • Raspas Arraun Elkartea
  • Real Club Jolaseta
  • S.D.R. Kaiku
  • Sociedad Deportiva Ugeraga
  • Universitario Bilbao Rugby
  • Uribealdea Rugby Kirol Elkartea
  • Zierbena Arraun Elkartea

Era berean, hauek dira Bizkaia Bizkaialde Fundazioa osatzen duten erakunde eta enpresak:

Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Athletic Club, Ondobide, El Corte Inglés, IMQ, ITP Áero, Balzola SA, Petronor, Nortunel, Idom SA, Coca Cola, Euskotren, Grupo Acha movilidad Lujua, Txorierri, Mungialdea, Bilboko Portuko Agintaritza, Euskaltel, Mikeldi ikasketa-zentroa, Viuda de Sainz SA, Alaiki, Bizkaia Irratia, Boslan, Cantera Deportiva, Cycasa, Deia, El Correo, Grupo Ibarrondo, Inbisa, Guedan kirol-zerbitzuak, Grupo Campezo, Radio Popular, Aceros Inoxidables Olarra, Viajes Azul Marino, Servicios Especiales de Codificación SA, Sidenor, Lanmedia, eta Dyalvo enpresa.