Bost espezietako 60 zuhaitz landatuko dira igandean Azpeitian

0

Udalak eta Ekoetxeak elkarlanean antolatutako egunean, herriko ikastetxeen parte hartzearekin egin ohi da.

“Herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu, familian zein lagun artean goizaz gozatzeko gonbita egiten diegu. Eragileren batek ere parte hartu nahi badu, aurreko urteetan bezala, etor dadila”, adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak. Goena ingurua eraldatzeko eta herritarrentzat egokitzeko asmoekin «burubelarri» ari dela lanean gaineratu du Bereziartuak: «Azken urteotan Goena eraldatzeko asmoekin lanean ari gara. Iaz ere hemen egin genuen zuhaitz eguna eta aurten ere gune hau aukeratu dugu. Urte honetan Goenari beste itxura bat ematea nahi dugu», gaineratu du.

Aurten, bost espezietako 60 zuhaitz landatuko dituzte; 15 Indi Gaztain, 15 Lizar, 10 Urki, 10 Pago eta 10 artea.

Parte hartzaileak bi ordu inguru arituko dira zuhaitzak landatzen eta hamaiketakoa egiteko tartea ere hartuko dute.