Datorren astean itzuliko da Agata Deunaren erromeria Barakaldora

0
Prestatzen ari da dagoeneko Kastrexanako auzo barakaldarra hitzordua, otsailaren 7tik 9ra izango diren zaindariaren jaietan murgildurik. Arroletza mendiko baselizan meza egingo da Agata Deunaren egunean, otsailaren 5ean, alegia, bai eta igandean ere, hilaren 9an, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.

Hurrengo astean, otsailaren 5ean, asteartean, Agate Deuna eguna ospatuko da; egun oso berezia da Barakaldo eta Kastrexana auzoarentzat, ohiko erromesaldia egiten baita Arroletza mendiko baselizan. Artisau-produktuen hainbat postu izango dira, Agate Deuna baselizarako bideari zaporea emateko. Ibilbidea, ohi bezala, otsailaren 5ean egingo da, bai eta aurreko eta hurrengo asteburuetan ere; hurrengo asteburu horretako egun nagusia errepikapenezkoa da.

Agate Deuna baselizan meza ordu bereziak jarri dira, erromeria hori maite duten guztiek meza entzuteko aukera izan dezaten. Hala, otsailaren 2an, igandean, 12:00etan emango da meza. Asteazkenean eta igandean (hilaren 5ean eta 9an), 10:00etan, 11:00etan, 12:00 eta 13:00etan emango da meza.

Baselizara iristeko ibilbide bi daude: ezagunena eta errazena, Gurutzetatik hasten dena,  eta, bestea, berriz,  Kastrexanatik hasten dena. «Aurten, hogeita hamar bat postu jarriko dituzte igandean eta asteazkenean, goizeko 7:00etatik arratseko 22:00ak arte», adierazi du Alkatetza, Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek, Kastrexanako auzo elkarteetako ordezkari Andima Urruzak lagunduta.

«Baselizara igortzeko taxi zerbitzua jarriko dute hala 5erako nola 9rako, goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00ak arte, mugikortasun urria dutenak bertaratzeko aukera izan dezaten», adierazi du Zubiaurrek.

KASTREXANAKO JAIAK
Erruz izango da Kastrexanako jaietan tradizioa, bai eta era guztietako jendearentzako jarduerak ere. Jarduera guztien artean, Barakaldoko txakolin onenaren txapelketa nabarmendu nahi du jai batzordeak.  «Txakolina egiten den Barakaldoko hainbat tokitako (Santa Agata, Zubileta eta Errekatxo) txakolin ekoizleekin jarri gara harremanetan. Epaimahai bat ere eratu dugu txakolin guztien kalitatea aztertzeko, eta 90 euroko saria eta diseinu esklusiboko trofeoa emango zaio 2020ko Barakaldoko txakolin onenari», azaldu du Urruzak.

Putxera eta tortillen gastronomia-txapelketak ere egingo dira, eta 180 eta 80 euro banatuko dira, hurrenez hurren.

Larrazabalgo Eskolei buruzko dokumentala, Udalak egina, emango da larunbat arratsean, hilak 8, eta igande goiz osoan egongo dira zabalik eskolak jendearentzat..

Azkenik, Agate Deunarainoko ohiko kronoeskalada ere nabarmendu nahi du batzordeak. Hainbat kategoria sarituko dira: denborarik onena bizikleta arruntean, gizonezkoak eta emakumezkoak;bizikleta elektrikoan; mozorrorik onena eta bilbainada handiena: «gogoratu behar dugu urte batean parte-hartzaile bat igo zela hormigoi-makina bat atoian eramaten», gogoratu du Urruzak.

Gainera, hainbat musika taldek hartuko du parte Kastrexanako jaiotan: ostiral gauean Eskorbutoren omenezko kontzertua izango da, eta ondoren La Mala Pekora Mariatxi Rock talde nafarra arituko da. Larunbat gauean, Pancho Balbuena mariatxia eta Meitor DJa igoko dira agertokira.