Euskadiko Merkataritzaren Hausnarketa Estrategikorako III. Foroak euskal retail-enplegua aztertu du genero-ikuspegi batetik

0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak gaur goizean inauguratu du Euskadiko Merkataritzaren Hausnarketa Estrategikorako III. Foroa. Jardunaldi hauek hiru hilean behin egiten dira eta Sailaren konpromiso bat dira sektorearekiko.Zehazki, gaur goizean Bilbon garatutako III. Foroan Sailak landutako bi azterlan aurkeztu zaizkio sektoreari. Hala, azterlan horiek enpleguaren alderditik eta berari aplikatutako genero-ikuspegiaren alderditik eskaintzen dute merkataritza-sektorearen irudia.

Azterlanak zuzendariek beroiek aurkeztu dituzte. Euskadiko merkataritza-sektoreko enpleguari buruzko txostenaren kasuan, proiektuaren arduradun Sara del Rica katedradunak azken hamar urteetan euskal merkataritzako enpleguaren eboluzioaren panoramika bat eskaini du, eta neurriak ekarri ditu birmoldaketa bati eta eredu-aldaketa bati aurre egiten ari zaion sektore hau bultzatzeko. “Merkataritza-sektoreko emakume enpresarien inpaktu ekonomikoa eta soziala” azterlanak bere zuzendari Begoña Murguialdayk azaldu du, prestakuntzari eta enpleguari lotutako gaietan adituak, ikuspegi-genero batetik betiere. Azterlan horretan merkataritzan emakumezko enpleguak bizi duen errealitateari heldu zaio, baita bere ezaugarriei eta gizartean jokatzen duen paperari buruz ere. Helburuak izan dira merkataritzan lan egiten duten emakumeek sortutako inpaktu ekonomikoa ezagutzea, elkarteetan duten presentzia identifikatzea, baita haien lidergoa eta ahalduntzea ere, eta hobeto ezagutzea haien giza profila eta profil profesionala. Azken batean, azterlan horren asmoa da orain arte neurtu ez den eta, analisi horren ezean, merezi duen garrantzia eman ez zaion errealitate bat erakustea.

Azterlanek egindako ekarpenen artean hauek dira nabarmentzekoak: merkataritzaren sektoreko emakume enpresarien batez besteko adina 26 eta 61 urte bitartekoa da; hamarretik 4k dituzte unibertsitate-ikasketak, eta % 53k hitz egiten dituzte 2 edo 3 hizkuntza.

Emakumeek zuzendutako negozio gehienek 12 eta 18 urte bitarteko antzinatasuna dute; erdiak beraiek sortuak dira, eta % 68k dituzte 2 eta 10 pertsona bitartean enplegatuta. Datu esanguratsu gisa, azterlanak jasotakoaren arabera, inkesta egin zaien emakume gehienek ez dute beren burua «enpresaritzat» hartzen, haien ustez beren negozioak zuzentzeko eta antolatzeko modua ezin delako parekatu kontzeptu horrekin. Txostenak agerian uzten duenez, elkartegintza oraindik konpontzeko dagoen gai bat da emakumezkoen enpresa-eremuan. Inkesta egin zaien erdiek ez dute parte hartzen elkarteetako ekintzetan eta gehienek nahiago izaten dute ez izan elkarte horietako Zuzendaritza Batzordeko kide.

 

Foroan euskal retailaren sektoreko hainbat eragile izan dira: federazioak, plataformak, elkarteak, azalera handietako ordezkariak eta Merkataritza Ganberetakoak.