Aste honetan amaitu dira Sagues aldean adinekoentzako kirol parke berria jartzeko lanak. Proiektu hau 2019. urteko aurrekontu parte-hartzailean sartua zegoen.
Aire zabaleko kirol instalazio berri horrek 40m2 inguruko azalera hartzen du, eta artikulazio, indar edo aerobiko ariketak egiteko zazpi makina ditu. Guztira, 31.000 euroko inbertsioa egin da.
Donostia Kirolak hirian horrelako kirol ekipamenduen sarea osatzen jarraitzeko asmoa du. Epe laburrean horrelako parke bat jarriko da Bentaberrin, eta Anoetan estadioko obrak egin aurretik zegoena ere berreskuratuko da.