SAN SALVADORREKO ALKATEAK BILBOKO UDALETXEA BISITATU DU

0

Topaketa honi esker, Bilboren eta El Salvadorko hiriburuaren arteko lankidetza-ildoak finkatu dituzte bi aldeen intereseko gaietan: turismoaren sustapenean, birziklapenean, hiri-hondakinen kudeaketan, energia berriztagarrietan eta ‘smart city’-en arloan.

Gotzone Sagardui Bilboko Lehen Alkateorde eta Bilboko Udaleko Gobernantza eta Proiektu Estrategikoetako Zinegotziak, Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikideta eta Jaietako Zinegotziarekin batera, harrera egin dio gaur arratsaldean Udaletxean, Ernesto Muyshdont Alkatea buru duen San Salvadorreko (El Salvador) ordezkaritza instituzionalari.

Udalaren nazioarteko harremanen ohiko agendaren barruan antolatutako bilera honi esker, Bilboren eta El Salvadorko hiriburuaren arteko lankidetza-ildoak finkatu dituzte bi aldeen intereseko gaietan, baina bereziki, turismoaren sustapenean, birziklapenean, hiri-hondakinen kudeaketan, energia berriztagarrietan eta smart city-en arloan, besteak beste.

Ernesto Muyshondtek (San Salvador, 1975) Zuzenbide eta Enpresen Administrazioko ikasketak egin zituen eta lau urtez El Salvadorko Parlamentuko diputatua izan ondoren, 2018ko martxoan, San Salvadorko Alkate hautatu zuten.

Harez geroztik, gardentasuna, herritarren partaidetza eta kudeaketaren bikaintasuna sutsuki defendatzen dituen Muyshondt Alkateak udal ekintza-programa zabala aitzinatu du herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.

Berrikitan, Consulta Mitofsky kontsultoretza mexikarrak landutako azterlan demoskopiko batek bosgarren postuan kokatu du Muyshondt Latinoamerikan ongien baloratuta dauden alkateen sailkapenean.