Basquetourrek 2019ko urtekaria argitaratu du

0
PRUEBA

Turismoaren Euskal Agentziak, Basquetour-ek, urtekari bat argitaratu du 2019an burututako ekintza nagusiekin euskal turismo-sektoreari ezagutzera emateko asmoarekin.

Digitalean eta inprimatua, urtekaria oso erraza da eta eginkizunak labur-labur azaltzen ditu. Garrantzitsuenetako bat Saretour, Turismoaren Euskal Sarearen sorrera da. Estatuan aitzindari, elkartzeko, lankidetzarako eta euskal turismo-sektorearen koordinaziorako foro gisa jaio da.

Iazko beste gertaera gogoangarri bat Basquetourren, turismo industrialari emandako bultzada izan da, Euskadiko Industria-turismoaren Baliabideen Euskal Sarearen sormenarekin, baliabide ezberdinak koordinatzeko eta modu egokian sustatzeko helburuarekin, eta bere sarrera ERIH sare europarran.

Helmugaren kudeaketa adimentsua jokaera-txostenak, onlineko erreputazio neurketak, diagnosiak edo Segitturrekin sinatutako akordioa bukatu berri dagoen urteko beste gertaera garrantzitsu bat da. Euskadiren irudi turistiko berria eta Basquexperience leloa, jasangarritasun eta lehiakortasun turistikoaren aldeko apusuta edo gauzatutako azokak eta sustapen ekintzak ahaztu gabe.