Athletic Clubek FC Bartzelonaren aurka jokatuko du San Mamesen 2019-20 Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketan.
FC Bartzelonak UD Ibiza Eivissa eta CD Leganes kanporatu ditu orain arteko jokatu dituen bi kanporaketetan. LaLiga Santanderren, Quique Setienek zuzentzen duen taldea sailkapeneko bigarren postuan dago 43 punturekin, 13 partida irabazita, 4 berdinduta eta 4 galduta.
Athleticek eta Bartzelonak 25 aldiz jokatu dute elkarren aurka Errege Kopako historian zehar. Bi taldeen arteko azken norgehiagoka 2016koa da. Orduan, Bartzelonak zuri-gorriak kanporatu zituen final-zortzirenetan.
Hauek dira 2019-20 Errege Kopako final-laurdenetako zozketak izan dituen lau kanporaketak:
- Real Madrid CF – Real Sociedad
- Athletic Club– FC Barcelona
- Granada CF – Valencia CF
- CD Mirandés – Villarreal CF