Jakiren eta produktu higienikoren bilketa Sahararen aldeko Euskal Karabanarako

0

Datorren otsailaren 7ra arte Fadura eta Gobelako kiroldegietan eta udalerriko hainbat ikastetxetan jakiak eta produktu higienikoak biltzeko ontziak egongo dira, errefuxiatuen kanpamenduetako Saharako biztanleek pairatzen duten elikadura-krisia arintzen laguntzeko.  Bildutako produktuak Sahararen aldeko Euskal Karabanaren bitartez bidaliko dira errefuxiatuentzako kanpamenduetara, horrekin kolaboratzen baitu ATFAL, Getxoko Sahararen aldeko Elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzarekin. Karabana Fronte Polisarioak, Euskal Fondoaren Sahararekin koordinatzeko Unitateak eta herri sahararrekiko elkartasun elkartek antolatzen dute.

Kolaboratu nahi duten pertsonek jaki iraunkorrak eman ditzakete, horien artean, arroza, atuna oliotan, azukrea, pasta, sardinak oliotan eta lekaleak, eta produktu higienikoak (konpresak, eta helduentzako eta adingabeentzako oihalak).

Informazio gehiago Lankidetzako sailean (94 466 00 17) eta ATFAL elkartean (658 751 359).