Tapia: «Atzoko grebak ez zion ekarpenik egin Euskadiko ehun ekonomiko eta sozialari»

0
  • Nazioarteko ziurgabetasunak Europa indartsuago baten alde lan egitea eskatzen digu
  • Espainiako gobernuko ministerioen arteko deskoordinazioak eragin diezaguke

Arantxa Tapia sailburuak hitzaldia eman du gaur goizean Bilboko Merkataritza Ganberan. Bertan, EAEko industriaren egoeraz eta etorkizuneko erronkez hitz egin du. Hitzaldia amaitu ondoren, kazetarien galderei erantzunez, adierazi du: «Greba babestu zuten gizarte eragileek eta alderdi politikoak azaldu beharko diote euskal gizarteari zer onura ekonomiko eta sozial ekarri zituen atzoko ekimenak”.

Nazioarteko egoerari buruz berriz, azpimarratu du nazioarteko ziurgabetasunak, -AEBen eta Txinaren arteko merkataritza gerraren ondorioz eta Brexitak Erresuma Batuan-, Europa indartsuago baten alde lan egitea eskatzen digula.

Halaber, espainiako ministerioen artean koordinazioa egotea espero duela esan du Tapiak; izan ere, Espainiako gobernuaren dimentsioak industria, energia, berrikuntza edo digitalizazioa bezalako funtsezko gaiak sakabanatzea dakar. Ministerioen arteko deskoordinazioak eragina izan lezake euskal industrian.