Barakaldoko ekintzaileek Lanbideren diru-laguntzak eskatu ditzakete Inguralden enpresa-proiektu berrien garapenerako

0
‘Ideia berriak’ eta ‘Jarduera berriak’ diru-laguntzak eskatzeko epea otsailaren 14an amaituko da.

Inguraldek enpresa-proiektu berriak garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren ekintzaileei laguntzeko diru-laguntzen deialdiaren barruan. Diru-laguntza deialdi berri honetara heldu nahi dieten Barakaldoko ekintzaileek Inguraldera zuzendu behar dira, hau da, Lanbide erakunde laguntzailea denez, ideia edo proiektu onuradunak hautatu, erregistratu, tutorizatu eta balioztatzeaz arduratzen dena.

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 14an amaituko da. Interesdunek informazio gehiago eskatu dezakete baita eskaera burutu ere 944 789 269 zenbakira deituz edo creaempresa@inguralde.eus postara mezu bat bidaliz.  Xehetasunak kontsultatu ditzakete ere  www.inguralde.eus webgunean.

Ekintzaileei ideia garatzean eta haren abiaraztea sustatzen laguntzeko asmoz, Lanbidek bi laguntza mota eskaintzen ditu. Lehenak, ‘Ideia berriak’ izenekoak, hasierako fasean negozio ideia bat izatea eskatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea, langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea eta aurreko urtean Ekonomia Jardueren gaineko Zergan (EJZ) eta autonomoetan alta eman ez izana. Laguntza honen zenbatekoa 1.000 eurokoa da ordainketa bakarrean.

Eskakizunak berdinak dira negozio jarduera berrien hasiera sustatzera zuzendutako diru-laguntzen bigarren lerrorako, nahiz eta ideia landuagoa izateko beharra gehitzen bada ere. Kasu honetan zenbatekoa 1.500 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko. Ordainketa bi zatitan egingo da.

Bi lerroetan, zenbatekoa% 15 igoko da onuradunak emakumeak badira, eta beste %15 18-30 urte bitartekoak badira.

Inguraldeko profesionalen taldeak aholkularitza eskainiko die ekintzaile berriei 2 hilabeteko epean, Ideia Berrien kasuan, eta 3 hilabetez, Jarduera Berrien kasuan, beraien enpresa-proiektua definitzean edo abiaraztean aktiboki inplikatzeko beharrezkoak diren gakoak eskainiz.