Eusko Jaurlaritzak babestutako Irudika azokak egoitzen bidez saritutako proiektuak aurkeztuko ditu aste honetan

0
  • Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Euskal Irudigileak elkarteek Espainiako Ilustrazio eta Kultur Ekintzaren atalean (AC/e) egindako ekarpenari esker gauzatu daiteke Irudikako Egoitzen programa.
  • Egoitzek beren lan pertsonala garatzeko aukera ematen diete hautatutako bi artistei, Irudika 2020ko kartela osatuko duen ilustrazioa sortuz.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019/02/03       

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Irudika azokak, ilustrazioaren nazioarteko azoka profesionalak, ilustrazio eta animazio diziplinetako egonaldi artistikoen programan parte hartuko duten bi proiektuak aurkeztuko ditu. Otsailaren 6an (osteguna), Araiz Mesanza ilustratzailea eta Raquel Meyers artista Gasteizko ZAS Espazioan izango dira, eta bertan hizpide hartuko dituzte euren lana eta La Maison des Auteurs d’Angoulême eta Bilbaoarte zentro artistikoetako bi hilabeteko egonaldian garatuko dituzten proiektuen helburuak. Horren ostean, lan hori ikusgai egongo da Vital Fundazioaren erakusketa zentroan Gasteizen.

Irudikak datorren otsailaren 6an (osteguna), arratsaldeko 19:30etan, inauguratuko du 2020ko jardueren egutegia. Topaketa bat antolatu du Gasteizko ZAS espazioan, zeinetan parte hartuko duten Irudikaren 2020ko egonaldi artistikoak irabazi dituzten bi artistek, egonaldi horietan garatuko dituzten proiektuak aurkezteko.

Araiz Mesanza eta Raquel Meyers-ek hitzaldi ireki bat eskainiko dute, Kike Infame marrazkilari eta Irudikako antolakuntzako kidearen gidaritzapean. Hitzaldi horretan azalduko digute La Maison des Auteurs d’Angoulême (Gasteizekin senidetutako herria) eta Bilbaoarte Fundazioan bi hilabetez garatuko duten lana. Denbora horretan, artista bakoitzak bere proiektua egingo du, bere bitartez garatzeko Irudika 2020 azokaren irudia eta azokaren sustapenerako klip gisa erabiliko den animazioa. Egonaldiari buru emateko, apirilaren 6tik aurrera erakusketa bat egingo da Vital Fundazioaren erakusketa zentroan Gasteizen.

Irudikaren egonaldi-lehiaketaren hirugarren edizio honek helburutzat dauka ilustratzaile eta animatzaile profesionalen sorkuntza eta nazioartekotzea bultzatzea. 2019ko deialdiak nazioarteko proposamenak jaso zituen ilustrazio kategorian, eta Estatu mailakoak animazio kategorian. Hauek izan ziren lehiaketa hartako epaimahaikideak: Ainhoa Sánchez, Acción Cultural Española erakundeko liburu saileko arduraduna; Juan Zapater, Bilbaoarte Fundazioko zuzendaria; Pili Muñoz, Maison des Auteurs d’Angoulême zentroko zuzendaria; Genis Rigol, 2019ko animazioko egonaldiaren irabazlea eta Maite Caballero, 2019ko ilustrazioko egonaldiaren irabazlea.

Ilustrazioaren arloan, Araiz Mesanza (Gasteiz, 1983) izan zen artista irabazlea. Epaimahaiak bera aukeratu zuen “bere proiektuaren potentzial handiagatik eta nazioartean moldatzeko daukan gaitasunagatik, zeina bere obran ere islatzen baita. Bere moldakortasun teknikoa eta auto-edizioetan metatua daukan esperientzia agerikoak dira bere proposamenean”. Araiz Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn, eta ilustrazioan espezializatu zen Escola Massana arte eta diseinu zentroan (Bartzelona). Ilustratzaile aritu da 2009az geroztik, eta 2011n Ediciones Armadillo kolektibo independentea sortu zuen, non ilustrazio eta komiki fanzine kolaboratiboak argitaratzen baititu beste proiektu pertsonal batzuekin batera. 2016tik Oslon bizi da (Norvegian), ilustratzaile eta artista bisual bezala lan eginez.

Raquel Meyers-ena izan zen (Cartagena, 1977) animazio kategoriako proiektu aukeratua. Epaimahaiak artista hau nabarmendu zuen “bere proposamen erradikal eta berritzaileagatik, zeinetan teknika zaharkituak erabiltzen baititu biharko irudiak transmititzeko, etorkizuneko nostalgia sortuz”. Bilbon bizi den artista murtziarrak bere praktika deskribatzen du esanaz mekanografia zabaldu bat dela (KYBDslöjd), non testuaren karaktereak eta erretikulak lengoaia bortitz bihurtzen baitira, alegia, berehalako asebetetzerik eskaintzen ez duen ezagutza mota tazitu bat. Erronka jotzen die pasibotasunari, asperdurari eta sinpletasunari iraganeko teknologiak erabiliz, hala nola, C64, teletestua eta idazteko makina. 2004az geroztik, bere lana ikusgai izan da arte zentroetan, galerietan eta hainbat jaialditan, besteak beste, hauetan: LABoral, Transmediale, Ars Electronica, Vector Festival, La Casa encendida, IVAM, Matadero, BilbaoArte, iMAL, Liste Art Fair Basel, Tokyo Blip Festival, Square Sounds Melbourne, LEV, MFRU, BEK, e.a.

Egonaldiek diru-sari bat jasoko dute, eta baita ere poltsa bat dieta, material eta garraiorako (2.100 euro). Eusko Jaurlaritzaren, Vital Fundazioaren eta Euskal Irudigileak elkartearen ekarpenei (ilustrazio kategorian) eta Acción Cultural de España elkartearen laguntzari (animazio kategorian) esker da posible aurrera eramatea Irudikaren egonaldi programa. Irudikak baditu beste kolaboratzaile batzuk ere: Angoulême-ko Udala, La Citè Internationale de la Bande Dessinée, Bilbaoarte Fundazioa, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia.

Informazioa eta elkarrizketak artistei edo Irudikaren zuzendaritzari:
media@irudika.eus // 658 70 31 51

.