Minbiziaren Mundu Eguna

0
PRUEBA

MINBIZIAK ERAGINDAKO HERIOTZA-TASAK BEHERA EGIN DU EUSKADIN 2001 ETA 2017 ARTEAN

Osasuneko sailburuak positiboki baloratu ditu datuak, baina heriotza-tasa murrizten, biziraupena handitzen eta pazienteentzako arreta hobetzen jarraitzeko beharra nabarmendu du

 

Minbiziak eragindako heriotza-tasak behera egin du EAEn 2001 eta 2017 artean, nabarmen gizonen kasuan, eta neurri txikiagoan emakumeen kasuan, Osasun Sailak gaixotasun horri eskainitako Mundu Egunaren bezperan gaur ezagutarazitako datuen arabera.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Nekane Murgak positiboki baloratu ditu datu horiek, nahiz eta heriotza-tasa murrizten jarraitzeko ahaleginean sakontzeko beharra azpimarratzen duen, biziraupena areagotzeko eta pazienteenganako arreta hobetzeko, Euskadiko Plan Onkologikoak lortu nahi duenez.

Nekane Murgak uste osoa agertu du heriotza-tasaren etorkizuneko murrizketek zerikusia izango dutela gaixotasunaren eta terapia berrien ezagutza molekular hobearekin, ikerketan egindako aurrerapenak praktika klinikora eramatea lortzen den neurrian. Ildo horretatik, gogorarazi du Osakidetzak gaur egun 390 ikerketa-proiektu mantentzen dituela aktibo onkologiaren esparruan, eta hori da euskal osasun-sistema publikoaren ikerketa-arlo nagusietako bat. Hain zuzen, 8,7 milioi euroko finantzaketa dago horretarako.

Era berean, iragarri du, gaur, otsailak 3, 2018-2023 aldirako Euskadiko Plan Onkologikoan ezarritako helburuetako bati erantzunez, Euskadiko Medikuntza Pertsonalizatuaren Aholku Batzordea eratu dela. Batzorde horrek, hain zuzen ere, onkologiaren esparruan hasiko du bere zeregina, eta etorkizunean medikuntzaren beste eremu batzuetara zabalduko dela aurreikusten da, hala nola gaixotasun arraroetara edo gaixotasun kardiobaskularretara. Sailburuak azaldu du medikuntza pertsonalizatuaren arloa etengabe garatzen eta berritzen ari dela, eta uste du batzorde berri hori funtsezko tresna izango dela Sailari aholku emateko esku-hartze medikoak pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko garaian, eta horrek berekin ekarriko duela prebentzio-ekintzak, ekintza diagnostikoak eta terapeutikoak aplikatzea, arriskuei aurrea hartzeko eta horiek saihesteko.

Horrekin batera, prebentzioaren garrantzia gogorarazi du sailburuak, eta nabarmendu du euskal osasungintzak tabakoaren kontsumoa murrizten laguntzen duten programekiko duen konpromisoa, minbiziaren eragile nagusia eta gaixotasun horrek eragindako hamar heriotzatik ia hiruren eragilea den heinean.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoak egiten dituen baheketa-programen garrantzia azpimarratu zuen. Programa horiei esker, bularreko eta koloneko minbiziaren detekzio goiztiarra lortzen da, eta aurten umetoki-zerbixeko minbiziarena ere bai.

                 

HERIOTZA-TASAREN BILAKAERA 2001-2017

Gizonen minbiziaren ondoriozko heriotza-tasaren beherakada aldi osoan mantendu da, 2001ean hasi zenetik (428,9 heriotza 100.000 biztanleko), baina bereziki nabarmena da 2012tik aurrera, % 2ko murrizketa izan baitu urteko: 2012an, 403,2 heriotza 100.000 biztanleko, eta 2017an, 363 heriotza 100.000 biztanleko. Gizonetan, nabarmen jaitsi da laringeko, esofagoko, aho-barrunbeko eta faringeko, urdaileko, biriketako eta prostatako minbiziaren ondoriozko heriotza-tasa. Kolon eta ondesteko minbiziak nabarmen egin du behera 2012 ezkero. Aitzitik, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora mesoteliomaren, nerbio-sistema zentraleko minbiziaren, pankreen, leuzemien eta gibelaren kasuan.

 

Kokapena

Aldia

UAE

Localización

Periodo

PCA

Aho-barrunbea eta faringea – Cavidad oral y faringe

2001

2017

ê-2,4

Esofagoa – Esófago

2001

2017

ê-2,6

Urdaila – Estómago

2001

2017

ê-2,2

Kolona, ondestea eta uzki-kanala – Colon, recto y canal anal

2001

2012

0,5

 

2012

2017

ê-4,6

Gibela -Hígado

2001

2017

é1,4

Besikula eta behazun-bideak – Vesícula y vías biliares

2001

2017

0,7

Pankrea – Páncreas

2001

2017

é1,5

Laringea – Laringe

2001

2017

ê-3,4

Trakea, bronkioak eta birikak – Tráquea, bronquios y pulmón

2001

2008

0,2

 

2008

2017

ê-1,9

Azaleko melanoma – Melanoma de piel

2001

2017

1,9

Mesotelioma – Mesotelioma

2001

 

2017

é3,5

Prostata – Próstata

2001

2017

ê-1,6

Barrabilak – Testículos

2001

2017

-3,1

Giltzurruna – Riñón

2001

2017

-0,8

Maskuria, giltzurrun-pelbisa eta beste batzuk – Vejiga, pelvis renal y otros

2001

2017

0,2

Nerbio-sistema zentrala – Sistema nervioso central

2001

2017

é1,6

Tiroidea – Tiroides

2001

2017

1,1

Hodgkin-en linfoma – Linfoma de Hodgkin

2001

2017

-0,4

Ez-Hodgkin linfoma – Linfoma No Hodgkin

2001

2017

-0,4

Mieloma anitza – Mieloma múltiple

2001

2017

0,0

Leuzemiak – Leucemias

2001

2017

é1,5

Tumore gaiztoakTumores malignos

2001

2012

ê-0,8

 

2012

2017

ê-2,0

 

 

 

 

 

 

 

Emakumeen heriotza-tasaren beherakada ez da estatistikoki esanguratsua: 100.000 biztanleko 177,3koa 2001ean, eta 164,6koa 2017an. Nabarmen jaitsi da besikulako eta behazun-bideetako eta urdaileko minbiziaren ondoriozko emakumeen heriotza-tasa. Eta nabarmen handitu da biriketako, aho-barrunbeko, faringeko eta pankreako minbizian.

 

Kokapena

Aldia

UAE

Localización

Periodo

PCA

Aho-barrunbea eta faringea – Cavidad oral y faringe

2001

 –

2017

é2,0

Esofagoa – Esófago

2001

 –

2017

0,8

Urdaila – Estómago

2001

 –

2017

ê-2,1

Kolona, ondestea eta uzki-kanala – Colon, recto y canal anal

2001

 –

2017

-0,4

Gibela -Hígado

2001

 –

2017

-0,1

Besikula eta behazun-bideak – Vesícula y vías biliares

2001

 –

2017

ê-3,2

Pankrea – Páncreas

2001

 –

2017

é1,1

Laringea – Laringe

2001

 –

2017

1,9

Trakea, bronkioak eta birikak – Tráquea, bronquios y pulmón

2001

 –

2017

é4,9

Azaleko melanoma – Melanoma de piel

2001

 –

2017

-0,5

Mesotelioma – Mesotelioma

2001

 –

2017

3,4

Bularra – Mama

2001

 –

2003

-10,2

 

2003

 

2017

-0,5

Umetoki-lepoa – Cuello de útero

2001

 –

2017

-1,7

Umetoki-gorputza eta uteroa, zehaztugabe – Cuerpo de útero, útero SAI

2001

 –

2017

-0,1

Obulutegia – Ovario

2001

 –

2017

0,5

Giltzurruna – Riñón

2001

 –

2017

-0,5

Maskuria, giltzurrun-pelbisa eta beste batzuk – Vejiga, pelvis renal y otros

2001

 –

2017

1,2

Nerbio-sistema zentrala – Sistema nervioso central

2001

 –

2017

0,5

Tiroidea – Tiroides

2001

 –

2017

0,8

Hodgkin-en linfoma – Linfoma de Hodgkin

2001

 –

2017

6,8

Ez-Hodgkin linfoma – Linfoma No Hodgkin

2001

 –

2017

-1,3

 Mieloma anitza – Mieloma múltiple

2001

 –

2017

-1,1

Leuzemiak – Leucemias

2001

 –

2017

0,5

Tumore gaiztoakTumores malignos

2001

 –

2017

-0,2

 

               

 

                       

 

           

UAE: Urteko aldaketa-ehunekoa. é Gorakada estatistikoki esanguratsua. ê Beherakada estatistikoki esanguratsua

PCA: Porcentaje de cambio anual. é Aumento estadísticamente significativo. ê Descenso estadísticamente significativo

                   

 

 

                                                                   

  Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 3a