Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du % 2ko soldata-igoera Euskal Administrazio Publikoko langile guztientzat. Neurri hori otsail honetako nominan aplikatuko da eta urtarrilaren 1eko datan izango du atzeraeraginezko ondorioa. Soldata-igoera sindikatuekin negoziatu zen Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean joan den irailean eta jasota geratu da 2020rako Legebiltzarrak onetsitako Aurrekontu Orokorren Legearen 19. artikuluan.
Soldata-igoerak 83 milioi euroko kostua izango du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko langile publiko guztiengan izango du eragina (Administrazio Orokorra, Segurtasuna, Hezkuntza, Justizia eta Osakidetza) eta erreferentziazko esparrua da Euskal Sektore Publiko autonomiko guztiarentzat, non 80.000 pertsona inguruk lan egiten duten.
EKARPENAK ITZARRI-EPSV-RI
Gainera, aurten, Eusko Jaurlaritzak gauzatu egingo du bere konpromisoa, Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean joan den irailean ere hartua, Itzarri-EPSV-ri egindako ekarpenak % 2ra arte igotzeko.