BILBOKO PORTUAK BERLINEN BREXITERAKO DAUZKAN ABANTAILAK A

0
PRUEBA

Bilboko Portuak eta Mercabilbaok, otsailaren 5etik 7ra bitartean Berlinen ospatuko den Fruit Logistican parte hartuko dute, merkatua handiagotzeko eta fruta eta barazki trafiko berriak lortzeko.

Fruit Logistica,  sektoreko europar azoka garrantzitsuena da eta portuko ordezkariek, Mercabilbaorekin batera, azpiegitura eta zerbitzuetan merkataritza honetarako, eta bereiziki Erresuma Batua eta Irlandarekin daukaten ahalmena erakutsiko dute, azken hauen kasuan, Brexitek eragindako eskaera berriari erantzuna eman ahal izateko zerbitzuak indartu eta operatibak arindu direlako.

2019an, Bilboko Portuko fruta eta barazkien trafikoak 167.000 tonak gainditu zituen; aurreko urtealdian baino %7 gehiago, hain zuzen ere. Beste urte batez, trafiko nagusia barazkiak izan dira; kipulak, berakatzak eta porruak; zitrikoak; patatak eta letxugak. Hazkunde handiena izan  duten produktuen artean, zitrikoak, kipulak, berakatzak eta porruak daude bai eta platanoak ere.

Brexiterako abantailak

Bilboko Portuak,  Erresuma Batua EB-etik irten eta denboraldi iragankorra amaitzen denean, bere trafikoei erantzuna emateko beharrezkoak diren azpiegitura eta infoegiturak dauzka.  Erresuma Batua bere merkatu nagusia da, 2019an berarekin 3,4 milioi tona inguru mugitu baitzituen eta operadoreek konexio handia eskaintzen dute britaniar portuekin, zehazki 49rekin.

Era berean, 1993tik hona, espainiar portuen artean abangoardian mantentzen duen  Mugako Kontrol Puntua / Border Control Point dauka. Edukiera handiko instalazioa da 16 aho baititu, eta eguneko 24 orduetan martxan dago. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: MIP, deskarga-portua,  ESP (Emandako Sartze Puntuak), ESP/PDI (hirugarren herri zehatz batzuetako eligaiak kontrolatzeko puntuak), erradioaktibitatea, PAE (Prestatutako Aduana Esparruak) eta LSP (Lehen sartze puntuak).

Bestalde, e-puertobilbao plataforma elektronikoak prozedurak errezten eta informazioa telematikoki eskualdatzen laguntzen du, Bilboko Portuaren zehar egiten diren operazioak arintzeko helburuaz. Plataforma hau, dagoeneko, 750 enpresa baino gehiagok erabiltzen dute.

Era berean, zerbitzuen ordutegiak erakunde publikoekin adostu dira; ferriaren terminalaren lana, kontrol berrien balizko beharrizanetara egokitu da; kamioien joan-etorri berriak berrikusi dira; behar izanez gero, kamioentzako disuasio-aparkalekuak jarri dira; eta langile-kopurua handitzea onartu da.