Goiak harrera egin die Deustun aurten ikasiko duten ikasle atzerritarrei

0

Donostiako Alkate Eneko Goiak harrera egin die, Udaletxean, Donostiako campuseko Deustuko Unibertsitatean aurtengo bigarren seihilekoan ariko diren 95 ikasle atzerritarrei.

Hainbat herrieldatetik truke programei esker etorri dira Donostiara: Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Australia, Austria, Bulgaria, Erresuma Batua, Eslovenia, Frantzia, Hego Korea, Herbehereak, India, Irlanda, Italia, Kanada, Kolonbia, Mexiko, Norbegia, Polonia, Txekiar Errepublika, Txile, Txina, Suedia eta Turkia.

95 ikasle horietatik, 26k Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean ikasiko dute, eta gainerakoek, Deusto Business School-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean.

Alkatearekin batera Jose Antonio Rodríguez Ranz, Deustuko Donostiako Campuseko errektoreordea izan da harrerako ekitaldian.