Maria Cristina zubiaren zaharberritzeko lanei azken ukituak emateko puntuan

0
PRUEBA

Maria Cristina zubiaren elementu apaingarriak zaharberritzeko lanak amaitzear daude. 1908an, hau da, inauguratu eta hiru urtera, zubiak zuen irudira itzuli da azken zazpi hilabeteetan luzatu diren lanei esker.

Marisol Garmendia Proiektu eta Obretako zinegotziak nabarmendu duenez, “lau dorreen irudia berritu egin da, eta zubian zehar jarritako aldamioa ia osorik desmuntatu da. Zati bat besterik ez da geratzen, Gernikako Arbolaren pasealekutik gertuen dagoena, hain zuzen. Han lanak ez dira bukatu oraindik, ekaitzek atzerapena eragin dutelako. Izan ere, Donostian izandako hainbat denboralek aldamioa hondatu dute eta zaharberritze-lanen gauzatzea baldintzatu.”

Gainera, onetsitako proiektuaren aurrekontuan egindako aldaketa baten ondorioz (115.000 euro gehiago), lehen ez zeuden argi apaingarri batzuk jarriko dira, zubiaren elementu esanguratsuak nabarmentzeko.

Ostegunean hitzaldia

Zubian egindako lanen balioa azpimarratzeko, datorren ostegunean, Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian, hitzaldi bat emango da. Bertan, elementu apaingarriak zaharberritzeko prozesuari buruz hitz egingo da, eta hauen historia errepasatuko da, hiriaren garapenean duen garrantzia azalduz.

Hitzaldia datorren ostegunean izango da, 19:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan, honako hauek parte hartuko dute:

  • Marisol Garmendia, Donostiako Udaleko Proiektu eta Obretako zinegotzia;
  • Alberto Fernandez D’Arlas, Ancora Ondarea Babesteko Elkartearen izenean,
  • eta Jose Luis Larrañaga, zubiaren zaharberritze obren zuzendaria.


San Telmo Musekoko eta Artyco enpresaren ordezkariak ere bertan izango dira, azken hauek izan baitira lanak egin dituztenak. Zaharberritze-lanetan espezializatuta dago eta, 2019an, Europako Ondarea/Europa Nostra Saria jaso zuen, kontserbazioaren kategorian, Alhambrako Oratorioa birgaitzeagatik.

Hitzaldira sartzea libre izango da.