Rafa Soares: Ligara etortzea eman beharreko pausua zen niretzat

0

Ipuruan aurkeztu den jokalari portugaldarra 18 hilabeterako dator eta Eibarrek erosteko aukera izango du epea amaitutakoan.

Rafa Soaresek, Eibarreko jokalari berriak, adierazi du “Munduko ligarik onena da La Liga eta nire ibilbidean pausu garrantzitsua da honakoa”.

Soares utzita dator datozen 18 hilabeteterako eta Eibarrek erosteko aukera izango du. Jokalariak 24 urte ditu eta Oportoko harrobian hazi zen. Portugaleko selekzioaren jokatu zuen gaztetan eta bere azken taldea Guimaraeseko Vitoria izan da.

“Lortu dudan informazioarengatik, uste dut Eibarrek nire etorkizuneko helburuak betetzen lagunduko ditela. Ikusi dudanez, gertuko kluba da eta benetan identifikatzen naiz horrekin”, esan du atzelariak.

Rafa Soares Betisen aurkako norgehiagoka zuzenean ikusi zuen atzokoan Ipuruan eta esan duenez, “asko gustatu zitzaidan bizitako giroa”. “Taldearen jokamoldea Portugaleko taldean nuenaren antzekoa da. Egokitze prozesua erraza izaten ari da Pauloren eta Charlesen laguntzarekin. Beren babesarekin erraza izango da nire integrazioa”.

“Mendilibarrekin hitz egiteko aukera izan dut, baina ez asko. Nire posizioan nahi duena esan dit. Taldearen jokamoldearen inguruko feedback-a izan dut. Zer nahi duen eta ezker hegaleko atzelari batek zer egin behar duen baloiarekin eta hura gabe”.

“Atzo ikusi nuen partidan jabetu nintzen hegaleko atzelariak taldean duen garrantzia, batez ere erasoko jokaldietan. Uste dut nire ezaugarriekin taldea lagundu dezakedala. Aldagelan ongi etorria ona izan dut. Arreta handiz ikasten ari naiz egunerokoaren nondik norakoak. Edonola ere, guztiekin hitz egiteko aukera izan dut. Gaztelania ez zait arrotza egiten”.

Era berean, Fran Garagarza, Eibarreko Kirol Zuzendariak, nabarmendu du Eibarrek duela bi urte jarraitzen zuela Rafa Soares, eta “bere 23 neurketa ikusi ditugu zuzenean”.

“Pozik gaude uste dugulako sendotu beharreko posizioa dela. Oraina eta etorkizuna duen jokalaria da. Garrantzitsua da guretzat ezker hegalean bi jokalari espezifiko izatea denboraldi honetarako eta hurrengorako”.

“Coterekin alderatu jokalari ezberdina da. Uste dugu aurreran joka dezakela. Jokalaria erasokorra izan daiteke, erdiraketa onak egiten ditu eta Mendilibarren planetara ondo egokitu daiteke. Erritmo eta ñabardura teknikoetan badakigu bere egokitzea denbora eraman dezakeela”.

Amaia Gorostiza Lehendakariak ongi etorria eman dio jokalariari. “Etorkizun handiko jokalaria da”. Gainera, Gorostizak arrakasta opa dio atzelariari.