SANTA AGEDA

0

Ikastetxeetako umeek eta Mungiako abesbatzek herriko kaleak zeharkatuko dabez zezeilaren 4an, Santa Agedari abesten.

Martitzenean, zezeilaren 4an, Santa Ageda bezperean:
Mungiako ikastetxeetako umeen txanda izango da: Bentades Ikastetxea, IES Mungia BHI, Larramendi Ikastola, Laukarizko Eskola eta Legarda Ikastetxeko ikasleek herriko kale eta auzoak zeharkatuko dabez goizean zehar, Santa Agedari abestuz. Umeek ere baserritarrez jantzita joango dira, makila eskuan.

Topagunea Udaletxeko arkupeetan izango da. Umeek alkateari abestuko deutsie.

17:00 – Danontzat Abesbatzak, urtero bezala, Mungiako kaleak zeharkatuko dauz, Santa Ageda danon artean abesteko. Makila eskuan eta baserritarrez jantzita, ohitura hau ospatzen jarraitzeko. Udaletxera arratsaldeko 18:40ean helduko dira.

19:00 – JM Arregi Abesbatzaren txanda izango da. Santa Agedari koplak abestuko dizkiote (makila eskuan eta baserritarrez jantzita bere bai). Mungiatik hainbat puntutan geralekuak egingo dabez; herritik dabiltzanek bere koruari entzun eta abesbatzagaz bat egin ahal izango dabe.

Saioak amaitu ostean, eta indarberritzeko, bai ikasleek, bai Danontzat Abesbatza eta Jose Maria Arregi Abesbatzako kideek, Udalak banatuko dauen txokolateaz eta bizkotxoez gozatuko dute.