Udalak turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia berritu du

0

Turistentzatko Euskarazko Hiztegi Txikia berritu du Udaleko Euskara Zerbitzuak. Bertan, Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotziak esan duenez, euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira. Patrikako formatua izango du, eta Donostiara etortzen diren bisitariek gure hizkuntza ezagutu eta erabil ditzan argitaratu da.

Horrela, kanpotarrek agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak eta abar esaterakoan euskaraz komunikatu ahal izango dira. Berritutako hiztegia bederatzi hizkuntzatan kaleratu da: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta, berritasun gisa, japoniera.

Hiztegia zazpi ataletan banatu da:

  • Agurrak azaltzen dira (gabon, kaixo, ongi etorri, eta abar);
  • Leku izenak eta hauetara joateko oharrak (ezkerrera, behean, urruti, turismo bulegoa, botika…)
  • Garraio motak (autoa, trena…)
  • Ostalaritzarekin zerikusia duten hitzak (gela bikoitza, jatetxea, ogitartekoa, eguneko menua…)
  • Janariarekin eta edariarekin lotura dutenak (kafea, ogia…)
  • Egunak eta hilabeteak (astelehena, urtarrila…)
  • Zenbakiak (bat, bi…).

Bestalde, euskararen historia eta egoera soziolinguistikoari buruzko zenbait azalpen eta datu ageri dira. Esaterako Donostiako edota Gipuzkoako hiztunei buruzko datuak ematen dira.

30.000 ale argitaratu dira oraingoz

30,000 ale argitaratu dira, eta hauek turistak gehien biltzen lekuetan banatuko dira. Hau da, Euskara Zerbitzuan, Donostia Turismoren informazio bulegoetan, hoteletan, museoetan eta abar.

Horrez gain, hiztegia eskatzen duten taberna eta merkatarien artean ere banatuko da doan. Gida turistiko askok ere erabili eta eskaintzen dizkie turistei. Bestalde, bisitari asko hartzen dituzten Kongresu eta kultur jaialdietako (Zinemaldia eta Musika Hamabostaldia esaterako) partaideen artean eta hiriko hoteletan ere banatzen da hiztegia.

Hiztegia ikusgai dago www.donostiaeuskaraz.eus webean.

Halaber, hiztegia eskuan jaso nahi dituzten establezimenduek edota turistekin lan egiten duten eragileek Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan egin behar dute eskaera: