Athletic Club Fem: Azken hilabeteetako hiru gol azkarrenak

0

Ane Azkonak Athletic Clubek Deportivo Abancaren aurka lortutako garaipenaren lehen gola sartu zuen. Emakumezkoen lehen taldearen historiako golik azkarrenetakoa izan zen. Aurrelariak 9 segundu behar izan zituen barrarrik aurkariari gola sartzeko, Orozen pase luzea eta Ogizak buruz orraztutako baloia baliatuta.

Azkonaren gola azken hamazazpi hilabeteetan partidetako lehen segundoetan sartutako beste bi gol azkarrei batu zitzaien. Joan den denboraldian, ligako 3. jardunaldian, Yulema Corresek 11 segundu igarota sartu zuen gola Lezaman, Atletico Madrilen aurkako partidan. Aurrelari zuri-gorriak Azkonaren antzeko jokaldia egin zuen Lola Gallardo atezaina gainditzeko. Iragan martxoan, bestalde, Lucia Garciak 40 segundu behar izan zituen EDF Logroñoren atea zulatzeko, Nekaneren erdiraketa baten ostean.

Azken hamarkadan, Nekanek berak (2011-12), Manu Lareok (2010-11) eta Erika Vazquezek (2017-18) bakarrik lortu dute gola sartzea kronometroan lehen minutua igaro aurretik.