BILBOK SARIRIK HANDIENA JASO DU PAPERA ETA KARTOIA BIKAINTASUNEZ JASOTZEAGATIK, «HIRU PAPER-TXORI URDIN» HAIN ZUZEN

0
  • Kepa Odriozola Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen zinegotziak gaur jaso du saria Valladoliden, Hugo Morán Ingurumeneko Estatuko idazkaria buru izan duen ekitaldi batean.
  • Paper-txori Urdinak programak urtero-urtero aitortzen du papera eta kartoia bereizita biltzeko udal-kudeaketaren bikaintasuna eta kudeaketa hori etengabe hobetzeko ahalegina.
  • Paper-ore, Paper eta Kartoiaren Fabrikatzaileen Elkarteak ematen dituen sarien laugarren edizioa da eta bigarren urtez jarraian eman diote saririk handiena Bilbori. Lehen edizio bietan, paper-txori azul bi jaso zituen.
  • Bilbon 1.429 edukiontzi daude papera eta kartoia biltzeko. 2019an, 13.545 tona bildu ziren, 2018an baino % 8,83 gehiago.

Bilboko Udalak gaur jaso du Pajaritas Azules” edo paper-txori urdinen saririk handiena, papera eta kartoia bereizita biltzeko egiten duen kudeaketa bikainagatik. Sari hori ASPAPEL Paper eta Kartoiaren Fabrikatzaileen Elkarteak antolatzen eta ematen du.

Kepa Odriozola Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen zinegotzia eta Marta Barco Saileko zuzendaria Valladolidera joan dira saria jasotzera, Hugo Morán Ingurumeneko Estatuko idazkaria eta Jordi Mercader ASPAPELeko presidentea buru izan dituen ekitaldian.

Paper-txori Urdinak programak urtero-urtero aitortzen du papera eta kartoia bereizita biltzeko udal-kudeaketaren bikaintasuna eta kudeaketa hori etengabe hobetzeko ahalegina. Urtero-urtero papera eta kartoia bereizita biltzeko kudeaketan bikaintasun handia erdiesten duten udalek ezagutza berezia jasotzen dute orain, baremo objektibo baten bidez eta, hala, paper-txori bat, bi edo hiru jaso ahal dituzte. Behin urte batean paper-txoriak lortuta, hurrengo urteetan horiei eutsi, kopurua handitu edo paper-txoriak gal ditzakete udalek.

Laugarren aldi honetan, 35 udalek jaso dute saria, Bilbok ere bai; izan ere, bigarren urtez jarraian lortu du hiru paper-txori urdinen saria, saririk handiena. Bilborekin batera, Gasteiz, Bartzelona, Lleida, Logroño, Burgos, Ciudad Real, Soria, Gijón, Valladolid eta Getafe izan dira saridunak, besteak beste.

Bilbok puntuaziorik handienak lortu ditu edukiontzi-kopuruetansaltokietan egiten den “atez ateko” bilketa osagarrian, ekarpen-tasan (biztanleko eta urteko biltzen diren kilogramoak) eta hondakinaren kalitatearen kontrolean.

Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen Sailak, orain, xedetzat ezarri du papera eta kartoia biltzeko orduan ez dadila izan material ezegokirik, eta herritarrei edukiontzietara daraman materiala tolestuta uztearen garrantzia ulertaraztea, gero hobeto kudeatzeko.

Bilbon, gaur egun, 1.429 edukiontzi daude papera eta kartoia biltzeko. 2019an, 13.545 tona bildu ziren, 2018an baino % 8,83 gehiago.