Polonia, Belgika, Txekiar Errepublika eta Herbeheretatik etorritako zortzi ikaslek egingo dute Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen atzerritarrentzako Hezkuntza Programa.
Iritsi dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera 2019-2020 ikasturteko udaberriko Erasmus+ programako ikasleak. Ikasturteko bigarren txanda honetan zortzi lagun etorri dira ikastera atzerritarrei zuzendutako Hezkuntza Programa (Teacher Education. International programme).