“Los parranderos de México” mariatxi-taldea Neguko Bidaia zikloan

0

“Los parranderos de México” mariatxi-taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, otsailak 8, 19:30ean Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, “Neguko Bidaia” zikloaren barruan. Lehen aldia da horrelako talde batek ziklo honetan jarduten duena. Sarrerak 5 € balio du (3 € Musika Eskolako

“Los parranderos de México” Mexikoko musika tradizionala egiten duen taldea da eta Mexikar Errepublikako hainbat tokitatik etorritako musikariek osatzen dute. Bere errepertorioan konpositore eta interprete handi hauen lanak interpretatuko dituzte: José Alfredo Jiménez, Rubén Fuentes, Cuco Sánchez,  Juán Gabriel, Vicente Fernández, Pedro Infante eta Jorge Negrete, besteak beste.