Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak gaurkotasuneko gaiak aztertu ditu Radio Euskadin, besteak beste:
– Trantsizio ekologikoa. Ezin ditugu deskarbonizazioaren helburuak ez bete baina errealistak izan behar dugu. Gaur egungo ibilgailuak egun batetik bestera ibilgailu elektrikoekin ordezkatzea ilusio bat da. Modu ordenatuan egin behar da. Gure Renove Planak xaflatutako ibilgailuen kopurua handitzea du helburu aurten, gure errepideetako CO2 emisioa murrizteko.
– Energia. Energia berriztagarrien sorrera %8tik %15era bikoizteko energia eolikoak izan behar du gure aukera. Parke eoliko berriak martxan jartzea da gure apustua.
– Siemens Gamesako lehendakaritzak pertsonalki adierazi dit Euskadin jarraituko dutela. Konfiantza izan nahi dut horretan, eta ekintzekin frogatu beharko dute.
– Arabako Errioxa. Arabako Mahastiak JD izapidetzeko onartzeak sektoreko erabaki bati erantzuten dio. Dauden bi aukerak babesten ditugu, merkatuan onartuak izan daitezen ardoak.