Euskal Kostaldeko Museoen mahaia bildu da

0

Beste urte batez, Euskal Kostaldeko Museoen mahaia bildu da urtean zehar garatu beharreko ekintzen koordinazioa eta egutegiari buruzko gaiak zehazteko. Dena den, topaketan azpimargarriena, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea izan da.

Euskal Kostaldeko Museoek sare bat osatu dute, titulartasun desberdineko Euskal Kostaldean kokatuta dauden museo, interpretazio-zentro eta bestelako baliabide turistiko guztiekin, eta horien guztien xede nagusia harremanak antolatzea da, ondarea zabaltzeko eta interes turistikoa duen baterako eskaintza partekatzeko. Urteroko gertaera nagusienetakoa aipatutako Hilabetea da.

Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jarri eta sustatzeko helburuaz eta baita, Sareko zentroak eta beraien eskaintza aurkezteko, martxoan Kostaldeko Museoen Hilabetea ekintza-programa bat burutzen da, urtero-urtero.

Gaur goizean bildutako lanerako mahai sektoriala, sarea 40 zentru baino gehiagok osatzen dutela eta, kopuru handi hori aintzat hartuta, sortu zen eta Euskal Kostalde osoan barrena barreiatutako titulartasun desberdinetako hainbat ordezkarik osatua dago.