Gaur argitaratu da Osakidetzaren azken LEPn plaza lortu duten 126 familia mediku eta pediatren zerrenda, eta apirila baino lehen hartuko dituzte euren lanpostuak

0
PRUEBA

Osakidetzak kategoria horien esleipenari eman dio lehentasuna, Lehen Mailako Arreta indartzeko egiten ari den ahaleginaren baitan

2016-2017ko LEPari dagokionez, Psikiatria eta Haurren Psikiatria kategoriei buruzko erabakia ere eman du, eta guztira 55 plaza beteko dira

 

Osakidetzak gaur argitaratu du bere webgunean, 2016-2017 LEPeko Familia Mediku eta Pediatra kategorietako hautagaien behin betiko zerrenda, eta destinoen behin betiko esleipena. Kategoria horiek izan dira esleitu diren lehenengoak, hain zuzen ere, Osakidetzarentzat eta Osasun Sailarentzat, Lehen Mailako Arreta indartzeko egiten ari diren ahaleginaren baitan, lehentasuna duelako gizarteari zerbitzu hobea emateko eta zerbitzua osatzen duten profesionalei hobeto antolatzen laguntzeko.

Guztira 126 plaza esleitu dira, eta Osakidetzaren ESI ezberdinetan daude banatuta: 86 plaza Fakultatibo Espezialista Familiako Mediku kategoriari dagozkio eta 40 Fakultatibo Espezialista Pediatriako Mediku kategoriari. Plaza esleitzen zaien medikuek hilabeteko epea izango dute esleitutako plaza hartzeko, izendapena EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera. Erabakia otsailaren 17a aldera argitaratuko dela uste da. Apirila baino lehen, beraz, dagokien osasun-zentroko plaza hartuko dute.

Honakoa da Lehen Mailako Arretako plazen banaketa:

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak gogora ekarri dute profesional horiek langile finko bihurtzean –ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera gertatuko dena- Lehen Mailako Arretak dituen erronkei, hala nola, biztanleria zahartzeari eta, horren ondorioz, eritasun kronikoak areagotzeari, baliabide gehiagorekin aurre egin ahal izango zaiela.

Bestalde, Osakidetzak jakitera eman du beste bi kategoriatako plazak ere esleituko direla, hain zuzen ere, FE Psikiatriako Mediku eta FE Haurren Psikiatriako Mediku kategorietakoak, eta 44 eta 11 plaza esleituko dira, hurrenez hurren. Kasu horretan ere, ebazpena otsailaren erdialdera argitaratuko da EHAAn, eta plaza esleitzen zaienek hilabeteko epea izango dute plaza hartzeko.

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailak 6