June Lacunza Miranda Aila Sukaldaritza Eskolako ikaslea ikaslea da aurtengo Eusko Label Ostalaritza Eskolako lehiaketaren irabazlea. HAZIk antolatuta eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolaren eta Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHren laguntzarekin ospatu da Galdakaon, “Baserriko Txerriaren eskutxoak, piper txorizerozko saltsa bizkaitarrarekin mango eta garbantzu karraskariarekin.” platera aurkeztu du, eta 700 euroko txekea jaso du sari gisa.
Bigarren saritua Alatz Bilbao Terán izan da, Bilboko Ostalaritza Goi-Eskola ikaslea; “Izan zu otsoa” izeneko platera egin du, eta 500 euroko diru saria jaso du.
Hirugarren postuan Pablo Sánchez Lopez (Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola) geratu da, eta sukaldatu duen platera izan da “Mutur fina”. 400 euroko txekearekin saritua izan da.
Sari emate ekitaldian izan da, besteak beste, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta azpimarratu du: “Etorkizuneko sukaldariek Euskadiko kalitatezko produktuen inguruko ezagutza izatea garrantzitsua dela landa ingurune bizi bat izateko, eta bide horretan, lehiaketa hau tresna oso egokia dela esan du.
Balorazioa
Bi epaimahi egon dira egindako guztia epaitzeko. Alde teknikoa baloratu da, eta horrek %35eko balioa izan du. Bestalde, %65 balio izan du dastaketan oinarritutako puntuazioak.
Dastaketa epaimahia honela egon zen osatuta:Xabier Zaballa (Kirkilla Jatetxea), Zuriñe Garcia (Andra Mari Jatetxea), Imanol Muñoz (iazko irabazlea), David Garcia (Basatxeri) eta Josu Garaialde (HAZI Fundazioa).
Hauek izan dira parte hartzaileak:
Eskola | Ikaslea | Platerraren izena |
Escuela Superior de Hostelería de Bilbao / Bilboko Ostalaritza Goi-Eskola | Alaitz Bilbao Teran | Izan zu Otsoa
Sé tú el lobo |
Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola | Pablo Sánchez López | Morro fino
Mutur fina |
CEBANC | Marian Granado Herrero | Txerri-masail kurruskaria aza eta babarrun saltsekin
Crujiente de careta de cerdo con salsas de berza y Alubia. |
Gamarrako Ostalaritza Eskola | Jorge Ramajo Domínguez | De cerdo hasta el morro
Txerriarena muturreraino |
Galdakaoko Ostalaritza Eskola | Xabier Lauzirika | Urdea kostaldean
Cerdo en la costa |
Leioako Ostalaritza Eskola | Kepa Gangoiti Fradua | Neguko Loreak
Flores de Invierno |
Aialako Sukaldaritza Eskola | June Lacunza Miranda | Manitas de Baserriko Txerria con Vizcaína de choricero chutney de mango y crujiente de garbanzo
Baserriko Txerriaren eskutxoak, piper txorizerozko saltsa bizkaitarrarekin mango eta garbantzu karraskariarekin. |
BIRTLH | Txomin Bikandi | Baserritik basora / De patitas… en el monte |