Nesken A1eko hasiera ikaragarria!

0

Hasiera ikusgarria izan du Nesken Mailako denboraldiko bigarren faseak. Bi luzapen jokatu zituzten Loiola Indautxu eta Asador 10 Gibajasek, garaipena Bilbon geratu baino lehen. Eta Torrealday Asesoras Ikasbasketek Electro Aravesa Araski Ointxeri irabazi zion. Mutilen mailan, Easo Adarrak lidergoa hartu zuen garaipen handiaren ondoren Azpeitian.

MUTILAK – A1

Easo Adarra da bigarren faseko lehen liderra. Asteburuko amaieran, donostiarrek irabazi egin zuten Azpeitian, bigarren zati handiari (23-48) eta Bernabeu-Anabitarte bikotearen partidu ikusgarriari esker (57 puntu).

Judimendin, Fundación 5+11-k Fundación Bilbao Basket gainditu zuen 20 puntugatik (91-71), azken laurdenaren lehen minututan erabakitako partiduan.

Eta Mendin, Electro Alavesa Araberrik ezin izan zuen garaipena lortu bere estreinaldian. Mondragon Unibertsitatearen garaipena (68-75), nahiz eta etxekoen hirugarren laurdeneko erreakzio bikaina (21-7).

MUTILAK – A2

Urteko lehen garaipena La Salle-rentzat, bigarren faseko estreinaldian: bilbotarrek Urgatziri irabazi zioten, 68-66ko emaitzarekin. Bidebietan, bigarren zati handiari esker, Cafés Aitona Askatuak Robotak Toju Fundacion 5+11 gainditu zuen (70-66). Eta Kandelazubietan, 17-43ko partzial bat klabea izan zen Take Burruntzi Erretegiak garaipena lortzeko (56-71).

NESKAK – A1

Hasiera ikaragarria Euskadiko titulurako borrokan. Partidu ikusgarria Bilboko Jesuitas Ikastetxean: bi luzapenen ondoren, Loiola Indautxuk Asador 10 Gibajas-i irabazi zion (63-62). Lehen zatia arabarrentzat (24-30) eta bigarren etxekoentzat (23-17) lehen luzapenera iristeko (47-47), Anguloren libre bat ostean. Legarretak 5 minutu gehiago eman zion partidari (55-55) eta Vindel-ek saski klabea saskiratu zuen garaipena Bilbon geratzeko.

Gainera, Hondartzan, sailkapen faseko irabazlea den Torrealday Asesores Ikasbasket-ek Electro Alavesa Araski Ointxe gainditu zuen: 63-57ko emaitza gipuzkoarrentzat, beti aurretik markagailuan.

Eta jardunaldia itxi zen asteburuko hirugarren etxeko garaipenarekin: Easo Ibaeta Basket-ek 63-54 irabazi zion Lointek Gernikari.

NESKAK – A2

Bere esperientzia inposatu zuten lehen faseko taldeek lehen jardunaldian. Jarraitasuna eman zion La Sallek bere lehen garaipenari, Urgatzi irabazita (51-68), bigarren laurden ikusgarriarekin (3-20). Garaipen zabalagoa Tabirako Baquerentzat Askartzaren aurrean (65-37), beti aurretik joan eta gero. Eta estutuagoa Fundibide ISB-ak lortutako garaipena, Egibide Araskiren aurrean (58-53).