Zatoz datorren larunbatean 11. FIRST LEGO League Euskadira Deustun, Donostian eta Arrasaten!

0

Dagoeneko hasi da FIRST LEGO League Euskadiren 11. edizioa ospatzeko atzera kontaketa. DeustunDonostian eta Arrasaten xehetasunak azkentzen ari dira lehiaketa honen historiako lehen final egoitzaniztunerako. Goizeko 10etatik aurrera hasiko da taldeen joan-etorria, 126 talde guztira, eta horietan 1.200 ikasle; roboten bikaintasuna eta berrikuntza-proiektuen eragina, emozioz beteriko giro dibertigarrian, erakusteko gogoz ibiliko dira. Larunbatean erabakiko da zein sei euskal taldek (egoitza bakoitzeko bik) lortuko duten, urte erdiko lan gogorraren ondoren, martxoan Tenerifen jokatuko den Espainiako finalerako txartela.

Partaideez gain, senitartekoak, lagunak, boluntarioak eta beste hainbat lagun bilduko dira Bilbon Deustuko Unibertsitateko Xabier kiroldegian, Donostian Eureka! Zientzia Museoan eta Arrasaten Mondragon Unibertsitatearen Iturripeko campusean, leku bakoitzean gertatzen denaz gozatzeko. Jarduera-egitarauak hemen ikus daitezke.

FIRST LEGO League Euskadi Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen STEAM Euskadi Hezkuntza Estrategiaren ekimena da, gazteek zientziarekiko eta teknologiarekiko duten interesa modu dibertigarrian sustatzen duena. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien laguntza du. Aurten Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du, Deustuko Unibertsitate, Donostia Sustapena eta Mondragon Unibertsitatearekin batera.