Dbusek 2019an errekor absolutua erregistratu du Donostian

0

Urte oso ona izan da Dbusentzat atzean utzi berri dugun 2019. Gaur eman dira argitara bertan izan dituzten bidaiari kopuruak, eta beste urte batez, datuek hazkundea jasan dute. 414.765 bidaiari gehiago izan dira aurreko urtean, guztira 29.583.538 bidaietara helduz. Horrela, konpainiak bere 133 urteko historian eduki duen bidaien errekor absolutua haustea lortu du.

Datu zehatzagotan zentratuz, lanegunetako erabiltzaileen kopuruan ere hazkunde nabarmena jasan du. Guztira 93.171 bidaia erregistratu dira eguneko, eta 2018an, berriz, 91.638 bidaia erregistratu ziren eguneko.

Hazkundearen zati handi bat 2019an eskaintza hobetu den zerbitzuetan erregistratu da, eta nagusiki 26-Amara-Martutene eta 35-Antiguo -Aiete-Ospitaleak lineetan. Horietan autobus bat gehiago sartu da lanegunetako zerbitzuaren maiztasuna hobetzeko.

Bestalde, Donostiako garraio publikoaren erabilerari buruzko errekor batzuk ere hautsi dira 2019. Urtean:

  • Konpainiaren historiako erabilerarik handieneko larunbata: San Tomas eguna, 112.698 bidaia kontabilizatuta.
  • Konpainiaren historian erabilerarik handieneko hilabetea: urria, 2.641.816 bidaia kontabilizatuta.
  • Laneguneko batez besteko erabilera Konpainian: azaroko lanegunak, batez beste 97.740 bidaia kontabilizatuta egunero.
  • Erabilerarik handieneko Ama Birjinaren Egunaren bezpera Konpainiaren historian: abuztuaren 14a, 118.966 bidaia kontabilizatuta.

Azpimarratzekoa da, halaber, 17-Gros-Amara-Miramon lineak laugarren urtez erabileran eduki duen etengabeko igoera, 2015eko erabilerarekiko %57,41eko igoera metatuarekin. Laster, Dbusek linea hori erabat elektrifikatuko du, BEI-Bus Elektriko Adimenduneko sistema bat ezarriz. Sistema horretan 18 metroko autobus elektriko artikulatuak sartuko dira zerbitzua emateko, autobusen edukiera hobetzeko eta erabiltzaileei erosotasun handiagoa eskaintzeko.