Hondarribiako Udal Gobernuaren jakinarazpena Blues-ari buruz

0

Carlos Malles jaunak Hondarribiko alkatearen eta udal gobernu-taldearen aurka egindako salaketa bidegabe eta funtsik gabeen aurrean, beharrezkoa eta nahitaezkoa da salaketa horiei zorroztasunez eta ekinbidez erantzutea, herritarrek, oro har, eta, bereziki, Hondarribiko herritarrek, jakin dezaten.

Lehenik eta behin, azalpen honetan hiru gauza argi utzi behar dira.

Lehena, alkatea eta udal gobernua ez dira deskalifikazio pertsonalen aurkakotasunean sartuko; izan ere, horrelako argudioak bilatzea eta horietan oinarritzea argudio objektiborik eta oinarri legitimorik ez dagoela adierazten duen zantzu nabarmena baita.

Bigarrena, alkateak eta udal-gobernu taldeak Malles jaunaren musika-kaudimena behin eta berriz aitortu dute, baina ezin da aitorpen hori egin Udalarekin izandako harremanean bere enpresaren kudeaketa ekonomikoari dagokionez.

Eta hirugarrena, EAJren udal gobernuen inplikazioa ere aitortu behar dela Hondarribian urtero bluesarekin lotutako hitzorduarekin. Jarduera hori udal proiektu esanguratsuetako bat izan da azken urteotan, 2018ra arte 2,5 milioi €ko partidak jarri ditu aurrekontuetan, 300.000 € 2019rako, eta beste hainbeste 2020rako. Inguruan ez dago hain apustu handia egin duen udalik, eta urte hauetan guztietan ez dago horrelako inplikazio-maila izan duen babeslerik, ez publikorik, ez pribaturik.

Kanpo auditoria eta txosten teknikoak

“Hondarribia Blues Festival 2018” garatzeko “MS Blue Vision” sozietateari emandako 280.000 €-ko diru-laguntza izenduna justifikatzeko izapidetutako administrazio-espedienteari dagokionez, itzulketa-espedientearen ebazpena kanpoko auditoria batean eta udal txosten teknikoetan -eta berorietan garrantzi berezia dute udal kontu-hartzailetzak egindako txostenek- oinarritzen da, udal diru-laguntza guztietan egiten den bezala.

Malles jaunak, zalantzarik gabe, ebazpen horrekiko desadostasuna adieraz dezake, eta bere interes partikularren babes judiziala bila dezake, egoki baderitzo horri, baina inola ere ezin da egiazkotzat jo, inolako argudio-oinarririk gabe, bere legezkotasun-ezaren baieztapen irmoa, eta are gehiago, alkateak bere aurka nahita jardun izanaren salaketa.

Bluesak Hondarribian itxaropen handia sortu du urtero kultur ekitaldi bat egiteko orduan, alkateak nahiz udal gobernuak partekatzen dute itxaropen hori, eta hiriko garapen sozial eta ekonomikoan eragin nabarmena izan du. Itxaropen hori zapuztu egin da 2.019an, azkenean ezin izan delako helburu horretarako ekitaldirik antolatu.

Etorkizunari begira

Hurrengo urteetarako, alkateak eta udal gobernuak gainerako udal taldeekin batera lan egiteko konpromisoa adierazi nahi dute halakorik gerta ez dadin. Eta ildo horretan, dagozkion administrazio-izapideak garatzen eta prestatzen ari dira, bluesaren inguruko ekitaldi baten antolaketa kudeatuko duen enpresa bat lehiaketa publiko bidez kontratatzeko, eta, horrela, legezko bermeak emango zaizkio ekitaldi horren musika-kalitateari eta diru publikoaren kopuru handiaren gastu zorrotzari.